Gartzia II.a Santxitz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
37. lerroa: 37. lerroa:
[[Kategoria:Aragoiko kondeak]]
[[Kategoria:Aragoiko kondeak]]


[[an:Garzía Sánchez I de Nabarra]]
[[an:García Sánchez I de Navarra]]
[[ca:Garcia Sanxes I de Pamplona]]
[[ca:Garcia Sanxes I de Pamplona]]
[[de:García I. (Navarra)]]
[[de:García I. (Navarra)]]

12:51, 6 martxoa 2010ko berrikusketa

Gartzia I.a Nafarroakoa edo Gartzia Antso Iruñeko erregea (925 - 970) eta Aragoiko kondea (943-970).

Antso I.a Gartzes, Iruñeko erregea eta Toda erreginaren semea, ama Fortun Gartzia erregearen iloba zuen.

Antso I.a Gartzes hil zenean, 925ko abenduaren 10ean, Gartzia Antsok sei urte baino ez zituen. Horrexegatik, Ximeno Gartzia osaba erregeorde bihurtu zen. Osaba hil zenean, tutoretza krisi larrian egon zen eta baita erresuma ere. Ama Todari esker (Abderraman III.arekin batera) egoera bere onera itzuli zen.

Harrezkero, nahiz eta Gartzia Antso adin nagusikoa izan, amaren itzalari esker Nafarroak nagusitasuna lortu zuen beste erresuma kristauen artean.

Gartzia Antsoren hiru arrebek Leongo erresumako erregeak ezkondu zituen: Urrakak Ramiro II.a, Antsak Ordoño II.a eta Onnekak Alfonso IV.a. Hori zela eta, nafarrek Leongo Erresumako gerra zibiletan parte hartu zuten: Ramiro II.a hil zenean, nafarrek Toda erregina burua zena, Antso iloba Leongo erregea izateko lagundu zuten. Ordoño "Gaiztoa"k, baita ere Todaren iloba, Antso kaleratu zuenean, Todak Abderramanen laguntza eskatu zuen Antsok tronua berreskuratu dezan.

939 urtean, Gartzia Antsok Ramiro II.a Leongoa, Gaztelako Fernan Gonzalez eta Asturiasko eta Galiziako gudataldeekin batera Abderraman III.a mendean hartu zuen Simancasko guduan.

961an Gaztelako konderria eta Leongo Erresumaren arteko liskarretan parte hartu zuen, Fernan Gonzalez, Gaztelako kondea, harrapatuz, baino ez zien musulmanei entregatu.

963an Kordobako Alhaken II.aren aurka beste kristauen arteko elkartasuna osatu zuen baina musulmanek garaipena lortu zuten.

970ko otsailaren 22an hil zen. Doneztebeko eliza txikiaren portikoan hilobiratu zuten, Deioko gazteluan.

Ezkontzak

Seme-alabak

Ikusi ere