Hodi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
50. lerroa: 50. lerroa:
Hodien sistemak diseinatzeko industrian erabiltzen diren kode garrantzitsuenak hauxek dira:
Hodien sistemak diseinatzeko industrian erabiltzen diren kode garrantzitsuenak hauxek dira:
=== ASME/ANSI ===
=== ASME/ANSI ===
{{AP|ASME}}
{{AP|ANSI}}
*ASME B31.1 - Elektraindarra sortzeko hodientzat.
*ASME B31.1 - Elektraindarra sortzeko hodientzat.
*ASME B31.3 - Prozesu lantegietako hodientzat.
*ASME B31.3 - Prozesu lantegietako hodientzat.

15:41, 11 martxoa 2010ko berrikusketa

Hodiak berogailu gela batean.

Hodia likidoak, gasak edo edozein isurkari garraitzeko funtzioa duen zilindro erako ekoizkina da.Hodien ezaugarri geometriko nagusienak hauxek dira: kanpo diametroa eta barne diametroa (metrotan, pulgadetan), lodiera (milimetrotan) eta luzera (metrotan) dira.

Hodiaren zeregin garrantzitsuena likidoak eta gasak garraitzea da. Baita solidoak ere garraia dezake, adibidez, hormigoia, zementua, zekaleak, etabar.

Etxerako eta industrirako erabiltzen dira isurkariak garraiatzeko. Petrolioa garraitzen duenean olio-hodia deritzo, eta gasa garraitzen duenean gas-hodia.

Hodiak materiale ezberdinekin ekoiz daitezke : plastikozko hodiak (PVC, PP, PE), metalezko hodiak (altzairuzko hodiak, kuprezko hodiak), keramikoak (fibro-zementuzko hodiak).

Euskal Herrian munduko altzairu hodien ekoizlerik garrantzitzuenak daude, Laudio eta Amurrioko Arabako lurrandean batez ere. Petrokimika industrian Muskizko Bizkaiko petrolio birfindegian edo Pasaiako elektraindarra sortzeko zentrale termikoan, materiale eta tamaina ezberdinetako hodiak erabiltzen dira.


Ekoizpena

Hodiak ekoizteko hiru prozedura erabiltzen dira:

  • Soldaduragabea (seamless). Hodia industri labe batean berotutako altzairuzko xafla zilindro batetik eratzen da. Bero deformazioz extrusio bidez errodilloak erabiliz hodiaren itxura lortzen da. Soldaduragabeko hodiak presioa jasatzeko egokituak daude norabide guztietan homogenotasuna lortuz. Ekoizteko prozedurarik zabalduena da eta jakina komerzializatuena.
  • Soldadura longitudinala.
  • Soldadura helicoidala

Materialeak

Eskakizun tekniko eta ekonomikoen arabera hodiak materiale ezberdinekin ekoizten dira: Altzairua, latoia, kuprea, beruna, hormigoia, PPa, PVC.

Etxerako erabilera

Ura

Gaur egun, ur hodiak edo ura garraitzeko hodien materialerik erabilienak hauxek dira: kuprea, PVCa, PPa, PEAD eta altzairua.

Gasa

Kuprea edo altzairua (harikorra edo laminarra).

Berogailua

Kuprea da materialerik erabiliena. Instalkuntza zaharretan ordea burdin funditua erabiltzen zen.

Industrirako erabilera

Energia

580 °C goi tenperaturako eta 180 bareko lurrina garraitzeko altzairu erdoilgaitza erabiltzen da, Duplex, Inconel erakoa (Kr, Ni, Mb, elementuez eratua.

Ur kaudale handientzako 2 metro diametrotaraino burdin funditua edo karbono altzairua erabiltzen da.

Energia hidraulikorako hodia bereziak erabiltzen dira.

Petrokimika

Erdoilari, tenperatura eta presio handiei erresistitzeko lehen aipaturiko materiale ezberdinak erabilitzen dira batez ere Duplexa edo Inconela.

Nazioarteko kodeak

Hodien sistemak diseinatzeko industrian erabiltzen diren kode garrantzitsuenak hauxek dira:

ASME/ANSI

  • ASME B31.1 - Elektraindarra sortzeko hodientzat.
  • ASME B31.3 - Prozesu lantegietako hodientzat.
  • ASME B31.4 - Petrolio, gas,hidrokarbonoak, alkoholak garraiatzeko hodientzat
  • ASME B31.5 - Hozteko hodientzat.
  • ASME B31.8 - Gasa garraitzeko hodientzat.
  • ASME B31.9 - Serbitzu eraikinetako hodientzat.

EUROKODEA

Txantiloi:AP

  • EN 13480 Metalezko industri hodiak
  • EN 10255 Hodien tamaina

Ikusi baita ere

Notak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ur hodiak
Wikiztegian orri bat dago honi buruz: hodia .