Sardiniera: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
37. lerroa: 37. lerroa:
== Eredu batua ==
== Eredu batua ==
[[2000]]. urtean lanean hasi ziren idatzizko eredu batua erdiesteko helburuarekin. Hasieran, ''Limba Sarda Unificada'' (LSU) izeneko eredua lantzen hasi ziren, baina urte batzuk geroago eta [[politika]]ren gora-beherek eraginda, [[2006]]tik ''Limba Sarda Comuna'' (LSC) delakoa da hobetsitakoa. Azken honek dialekto kanpidanearra du oinarri nagusia, eta oso eztabaidatua dago.
[[2000]]. urtean lanean hasi ziren idatzizko eredu batua erdiesteko helburuarekin. Hasieran, ''Limba Sarda Unificada'' (LSU) izeneko eredua lantzen hasi ziren, baina urte batzuk geroago eta [[politika]]ren gora-beherek eraginda, [[2006]]tik ''Limba Sarda Comuna'' (LSC) delakoa da hobetsitakoa. Azken honek dialekto kanpidanearra du oinarri nagusia, eta oso eztabaidatua dago.

== Hedabideak ==
Hedabideen artean nabarmentzekoa da "[[Llengües Vives]]" izeneko [[aldizkari]]a, [[Bartzelona]]n egindakoa. Bertan, beste batzuekin batera, sardinierazko hiztunen gaur egungo egoera jorratzen dute bi hilabetean behin.


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

00:24, 15 martxoa 2010ko berrikusketa

Sardiniera
sardu
[[Fitxategi:Sardiniako hizkuntza eta dialektoak|285px]]
Datu orokorrak
Lurralde eremuaItalia
Hiztunak2,5 milioi
Rankingaez 100 mintzatuenen artean
EskualdeaSardinia
Araugileaarautu gabea
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
Southern Romance (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, aditza objektua subjektua, SOV hizkuntza eta silabadun hizkuntza
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1sc
ISO 639-2srd
ISO 639-3srd
Ethnologuesrd
Glottologsard1257
Wikipediasc
IETFsc

Sardiniera (Sardu edo Saldu) Sardinia irlan (Italia) hitz egiten den hizkuntza da. Sardiniako erregio autonomo osoan hitz egiten da, Alger hirian izan ezik, non katalana (forma arkaiko batean) den bertako hizkuntza; San Pietro eta Sant'Antioco uharteetan, beraien aldetik, liguriera mantentzen da; eta iparraldean gallurera mintzatzen da.

Erromantze hizkuntza da, mendebaldeko neolatindar taldekoa. Hainbat dialektotan banatua dago eta latinaren ezaugarriak gehien mantentzen dituen hizkuntza legez kontsideratzen da.

1997az geroztik, Sardiniako bigarren hizkuntza ofiziala da, italierarekin batera.

Dialektoak

Sardiniera bi talde nagusitan banatzen da:

  • Sardiniera logudorearra (Logudorese), Sardiniako iparraldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Aldaerarik arkaikoena da; baita latinetik gertuen dagoen hizkera eta prestigio handiena duena ere. Kultur sorkuntzarik aldetik ere aldaera hau biziena da.
  • Sardiniera kanpidanearra (Campidanese), irlaren hegoaldean eta erdialdearen zati batean hitz egiten da. Katalanaren zein Toskanako eragin nabaria du. Aldaera honek hiztun kopuru handiena biltzen du.

Era berean, ondokoak ere sardinieraren dialektoak kontsideratzen dira, nahiz eta korsikera eta beste hizkuntza batzuen eragin hadiagoa duten:

  • Gallurera (Gallurese), Galluran hitz egina (irlaren ipar ekialdean); korsikerarekin lotura handia du, bai egitura gramatikalari eta baita ahoskerari ere dagokionean. Sardiniera eta korsikeraren arteko trantsiziozko hizkuntzat hartu ohi da.

Eredu batua

2000. urtean lanean hasi ziren idatzizko eredu batua erdiesteko helburuarekin. Hasieran, Limba Sarda Unificada (LSU) izeneko eredua lantzen hasi ziren, baina urte batzuk geroago eta politikaren gora-beherek eraginda, 2006tik Limba Sarda Comuna (LSC) delakoa da hobetsitakoa. Azken honek dialekto kanpidanearra du oinarri nagusia, eta oso eztabaidatua dago.

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sardiniera
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.