Jump to content

«Tortura»: berrikuspenen arteko aldeak

6.635 bytes added ,  Duela 11 urte
ez dago edizio laburpenik
{{beste erabilpenak|tortura izeneko praktikari|Arabako herria|Tortura (Kuartango)}}
hijoputa
 
[[Fitxategi:Torture_Inquisition.jpg|220px|right|thumb|[[Inkisizioa]] homosexual bat torturatzen. XVIII. mendeko irarlana.]]
 
'''Tortura''' [[gizaki]] edo [[animalia]] bati nahitazko kalte fisiko edota psikologikoa eragitea da.
 
Helburu desberdinak izan baditzake ere, biktimaren edo hirugarren lagun baten aitorpena edo informazioa lortzeko erabili ohi da. Beste helburu batzuk biktima pertsona gisa ezeztatzea edo torturatzaile sadikoaren entretenimendu gisa erabiltzea izan daitezke.
 
Torturaren bidez lortzen den oinazea forma desberdinen bidez lor daiteke. Oinaze fisikoa hainbat modutara lor daiteke, esaterako: kolpeak, hezurrak haustea, muskuluak urratzea, zulaketak, mozketak, deskarga elektrikoak, sua, muturreko tenperaturen erabilera, produktu kimikoak jatera bultzatzea, bortxaketak, loaren debekua, postura deserosoak, etab. Oinaze psikologikoari dagokionez, gabetze sentsoriala, isolamendua edo gezurrezko exekuzioak erabili ohi dira.
 
== Tortura Euskal Herrian ==
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] testuinguru gatazkatsuaren barnean, tortura kasuak ugariak izan dira [[Espainiako Trantsizio Demokratikoa|trantsizio]] garaiaz geroztik. [[1980ko hamarkada]]n, euskal [[gizarte]]an oihartzun handia izan zuten tortura kasu andana gertatu zen, [[ETA]]ren eta [[Komando Autonomo Antikapitalistak|Komando Autonomoetako]] kideen edo ustezko kideen aurka, besteak beste. [[Mikel Zabaltza]] gazte [[Orbaitzeta|orbaiztarraren]] kasua ezaguna izan zen, [[Guardia Zibila]]k atxilotu ondoren, hilda agertu baitzen [[Bidasoa]] ibaian, eskuak eskuburdinez lotuta zituela. Polizien arabera ihes egin bazuen ere, aurrerago torturaren ondorioz hil zutela jakin zen, Zabaltzak biriketan zuen [[ura]] zela eta, besteren artean<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ETA/analisis/agua/contenian/pulmones/Zabalza/ratifica/murio/ahogado/Bidasoa/elpepiesp/19860109elpepinac_6/Tes/ El análisis del agua que contenían los pulmones de Zabalza ratifica que murió ahogado en el Bidasoa] ''El País'', 1986ko urtarrilaren 9a </ref><ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ZABALZA/_MIKEL/ESPANA/GRUPOS_ANTITERRORISTAS_DE_LIBERACION_/GAL/LUCHA_ANTITERRORISTA-GUERRA_SUCIA/CASO_MIKEL_ZABALZA/gran/amanador/caso/Zabaltza/elpepiesp/19960513elpepinac_22/Tes?print=1 ''Extraña muerte en el Bidasoa. El gran amañador en el 'caso Zabaltza'''] ''El País'', 1996ko maiatzaren 13a </ref><ref>[http://www.elmundo.es/1997/04/15/espana/15N0023.html ''Un informe del Cesid confirma que Zabalza murió en Intxaurrondo''] ''El Mundo'', 1997ko apirilaren 15a</ref>.
 
[[1981]]eko [[otsailaren 13]]an [[Joxe Arregi Izagirre]] etakidea hil zen [[Madril]]go ([[Espainia]]) ospitale batean, jasotako torturen ondorioz<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ARREGUI_IZAGUIRRE/_JOSe_/ETA_MILITAR/ETA/informe/forense/reconoce/Jose/Arregui/fue/torturado/elpepiesp/19810217elpepinac_4/Tes/ ''El informe forense reconoce que José Arregui fue torturado''] ''El País'', 1981eko otsailaren 17a</ref>. Hiltzear zegoela, ''Oso latza izan da'' esaldi ezaguna esan zien gela berean zeuden [[PCE (r)]]-ko bi kideri. Haren omenez, torturaren aurkako Euskal Herriko kolektibo batzuek ''Torturaren aurkako egun''tzat dute [[otsailaren 13]]a<ref>[http://lahaine.org/index.php?blog=4&p=12489 ''13 de Febrero, dia contra la tortura en Euskal Herria, Aniversario del asesinato de Joxe Arregi''] 2006ko otsailaren 10a</ref>.
 
[[1980ko hamarkada]]tik aurrera, [[ETA]]ri aurre egiteko asmoa azalduz, atxilotuen inkomunikazioa ahalbidetzen duen legea dago indarrean Espainian, ''Lege antiterrorista'' gisa ezagutzen dena. Horren arabera, "terrorismo" gaiekin lotutako atxilotuak bost egunez egon daitezke poliziaren eskuetan, epailearen aurretik pasa arte<ref>[http://www.hrw.org/spanish/informes/2005/spain0105/5.htm ''Medidas antiterroristas en España''] Human Rights Watch, 2004ko urtarrila</ref>. Lege hau nazioarteko hainbat erakundek salatu dute hainbatetan, "tortura errazten duelako"<ref>[http://www.elpais.com/articulo/espana/ESPAnA/AMNISTiA_INTERNACIONAL_/AI/LEY_ANTITERRORISTA/Amnistia/Internacional/denuncia/ley/antiterrorista/elpepiesp/19821215elpepinac_8/Tes/ ''Amnistía Internacional denuncia la ley antiterrorista''] ''El País'', 1982ko abenduaren 15a</ref><ref>[http://www.nodo50.org/tortura/informes/onu/INFORMERELATORTHEOVANBOVEN6.02.04.htm NBEko errelatoraren txostena] 2004ko otsailaren 6a</ref>. Inkomunikazio egoera hori egun gehiagotara luza dezake epaileak, espetxean modu horretara egoteko. Lege hori, ETAko ustezko kide edo laguntzaileez gain, [[ezker abertzale]]ko edota beste sektore batzuetako lagunei (''[[Egunkaria]]'' egunkariko langile eta buru batzuei, esaterako) ezarri zaie Euskal Herrian.
 
[[1990eko hamarkada|1990eko]] eta [[2000ko hamarkada]]n ere tortura kasuak izan ziren, batzuk besteak baino ezagunagoak. Ezagunen artan, Unai Romano [[gasteiz]]tarraren kasua dago<ref>[http:///lahaine.org/paisvasco/unai.htm Unai Romanoren tortura salaketa] </ref>. Hedabideetan Romanoren aurpegia erabat ubeldua erakusten zuten argazki batzuk erakutsi ziren. Epaitegiek, beste batzuetan gertatu bezala, salaketa atzera bota zuten eta Romaren aurka ekin zuten. [[Martxelo Otamendi]] ''[[Berria]]''ko zuzendariaren kasua ere aipagarria da<ref>[http://www.egunkaria.info/?p=6 Martxelo Otamendiren tortura salaketa]</ref>. Kasu honetan, Otamendi inkomunikazio egoeratik etera berria zegoela, ETBko kameren aurrean salatu zuen [[Goardia Zibila]]k torturatu zuela.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala]]
* [[Amnesty International]]
 
== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}
 
== Kanpo loturak ==
* {{eu}} [http://www.stoptortura.com/ Torturaren Aurkako Taldea]
 
* {{eu}} [http://www.behatokia.info/index.php?newlang=bas Giza Eskubideen Euskal Herriko Behatokia]
{{Commonskat|Torture|Tortura}}
 
[[Kategoria:Tortura]]
 
{{NA lotura|ar}}
 
[[ar:تعذيب]]
[[ca:Tortura]]
[[cs:Mučení]]
[[da:Tortur]]
[[de:Folter]]
[[en:Torture]]
[[eo:Torturo]]
[[es:Tortura]]
[[et:Piinamine]]
[[fa:شکنجه]]
[[fi:Kidutus]]
[[fr:Torture]]
[[gd:Cur fo cràdh]]
[[gl:Tortura]]
[[he:עינויים]]
[[hr:Mučenje]]
[[id:Siksaan]]
[[it:Tortura]]
[[ja:拷問]]
[[ka:წამება]]
[[ko:고문]]
[[ku:Êşkence]]
[[lt:Kankinimas]]
[[ms:Penyeksaan]]
[[nl:Martelen]]
[[nn:Tortur]]
[[no:Tortur]]
[[pl:Tortura]]
[[pt:Tortura]]
[[qu:Hipachiy]]
[[ro:Tortură]]
[[ru:Пытка]]
[[simple:Torture]]
[[sk:Mučenie]]
[[sl:Mučenje]]
[[sv:Tortyr]]
[[ta:சித்ரவதை]]
[[tr:İşkence]]
[[uk:Тортури]]
[[wa:Bôreataedje]]
[[zh:酷刑]]
54

edits