Trinitrotolueno: berrikuspenen arteko aldeak
t Ezabatutako kategoria: Lehergailu kimikoak; Gehitutako kategoria: Lehergailuak, HotCat erabiliz |
t Gehitutako kategoria: Hidrokarburoak, HotCat erabiliz |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
[[Kategoria:Nitrogenodun konposatuak]] |
[[Kategoria:Nitrogenodun konposatuak]] |
||
[[Kategoria:Lehergailuak]] |
[[Kategoria:Lehergailuak]] |
||
[[Kategoria:Hidrokarburoak]] |
|||
[[ar:تي إن تي (مادة كيميائية)]] |
[[ar:تي إن تي (مادة كيميائية)]] |
21:05, 29 martxoa 2010ko berrikusketa
2,4,6-Trinitrotoluenoa |
trinitrotoluenoa (TNT) edo 2,4,6-trinitro-1-metilbenzenoa (IUPAC notazioa) kolore hori argiko kristalezko hidrokarburo aromatikoa da, 81 ºC-tan urtzen dena. Lehergailuak egiteko konposatu kimikoa da eta hainbat nahasketa-leherkorretatik sortzen da, adibidez amatola, TNT amonio nitratoarekin nahastuz sortzen dena. Toluenoaren nitrataziotik sortzen da (C6H5CH3); zeinen formula kimikoa C6H2(NO2)3CH3.
Finduta dagoenean, trinitrotolueno nahiko egonkorra da eta nitroglizerinarekin alderatuz, erlatiboki marruskadurarentzat, kolpeentzat edo astinketarentzat soraioa da. 2 kg-ko masa bat 35 cm-ko altueratik bere gainera erortzean lehertzen da (hau da, 2 kg 2,6 m/s-ra, edo 6,86 Jouletako energia). Bere lehertze-tenperatura anhidridoa denean, 470 ºC-koa da, beraz detonagailu bat erabili behar da.
Leherketa ondorengo erreakzioen bidez gertatzen da:
C6H2(NO2)3CH3 → 6CO+2.5H2+1.5N2+C
C6H2(CH3)(CH2)2 → 6CO+0.5CH4+0.5H2+1.5N2
Leherketako gasen analisia honakoa da:
Konposatua | Ehunekoa |
---|---|
CO2 | 3,7 % |
CO | 70,5 % |
H2 | 1,7 % |
N2 | 19,9 % |
C | 4,2 % |
Ez du metalekin erreakzionatzen, ezta ura xurgatzen ere. Horregatik, oso egonkorra da denbora-tarte luzeetan almazenatua izateko, dinamita ez bezala.