Henrike VIII.a Ingalaterrakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
76. lerroa: 76. lerroa:
[[sr:Хенри VIII Тјудор]]
[[sr:Хенри VIII Тјудор]]
[[sv:Henrik VIII av England]]
[[sv:Henrik VIII av England]]
[[ta:இங்கிலாந்தின் எட்டாம் ஹென்றி]]
[[th:สมเด็จพระเจ้าเฮนรีที่ 8 แห่งอังกฤษ]]
[[th:สมเด็จพระเจ้าเฮนรีที่ 8 แห่งอังกฤษ]]
[[tl:Enrique VIII ng Inglatera]]
[[tl:Enrique VIII ng Inglatera]]

17:36, 11 apirila 2010ko berrikusketa

Henrike VIII.a

Henrike VIII.a Ingalaterrakoa (1491eko ekainaren 28a - 1547ko urtarrilaren 28a) Ingalaterrako erregea eta Irlandako jauna izan zen hasiera batean eta, 1509tik aurrera, Irlandako erregea ere bai.

Bizitza

Londres inguruko Greenwich herrian jaio zen, Henrike VII.a Ingalaterrakoaren semea. Katalina Aragoikoa bere koinatarekin ezkondu zen. Hasieran, Espainiarekin zeukan aliantzari eutsi zion eta frantsesak mendean hartu zituen Guinegatten (1513). Paviako guduaren ondoren (1525) Frantziaren aldera pasatu zen. Katalina Aragoikoak alaba bakarra eman ziolako ezkontza zapuztu eta Ana Bolena emazte hartu ahal izateko, ezkontza baliogabetzeko eskatu zion Klemente VII.ari (1527), baina hark ukatu egin zion. Ahalegindu zen liskarra modu onean konpontzen, baina, azkenean, Erromarekin eten eta anglikanismoa Ingalaterrako erlijio ofizial ezartzeko erabaki historikoa hartu zuen (1532).

Ingalaterrako Elizaren buruzagi bihurtu zen 1534an. T. Cronwellekin bere agintea sendotzen ahalegindu zen. Kontra egin ziezaioketen familiak jazarri eta hiltzera kondenatu zituen, besteak beste, Thomas More bere lagun zaharra. Sei aldiz ezkondu zen: Katalina eta Ana Bolenaz gain, Joana Seymour, Ana Clèveskoa, Katalina Howard eta Katalina Parr izan zituen emazte.

Kanpo-politika orekatsua egin zuen, itsas armada sortu zuen eta Ingalaterra itsas potentzia bihurtu zen. Gales bereganatu (1536) eta Irlandako errege izendatu zuen bere burua.

Westminsterren hil 1547an.

Kanpo loturak

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura