Leningradeko Setioa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t Robota Erantsia: sh:Opsada Lenjingrada
78. lerroa: 78. lerroa:
[[ro:Asediul Leningradului]]
[[ro:Asediul Leningradului]]
[[ru:Блокада Ленинграда]]
[[ru:Блокада Ленинграда]]
[[sh:Opsada Lenjingrada]]
[[sk:Boje o Leningrad a Pobaltie 1941-1944]]
[[sk:Boje o Leningrad a Pobaltie 1941-1944]]
[[sl:Obleganje Leningrada]]
[[sl:Obleganje Leningrada]]

15:01, 14 apirila 2010ko berrikusketa

Leningradeko setioa
(II. Mundu Gerra)

Frontea Ekialdeko Frontea
Hotzak eta goseak triskanza eragin zuten Leningraden
Borrokalariak

Alemania

SESB
Indarrak
725.000 gizon 930.000 gizon
Biktimak
Ezezaguna 332.059 hildako
24.324 hildako borroketatik kanpora
11.142 desagertutako
16.470 zibil borroken ondorioz hilak
1.200.000 zibil hilak, bizi baldintza txarren ondorioz
Ondorioa
Setio gogorra jasan arren, Leningradeko biztanleek eustea lortu zuten, hein handi batean Ladoga lakuko korridoreari esker.

Leningradeko setioa, baita ere Leningradeko blokeoa gisa ezaguna (errusieraz блокада Ленинграда, blokada Leningrada), ardatzeko indarrek, Alemania nagusi, Leningrad hartzeko burutu zuten operazio militarra izan zen, Bigarren Mundu Gerraren testuinguruan, Ekialdeko Frontean garatu zena.

Setioa, Nordlicht (Aurora Boreala) operazioarekin hasi zen. Alemaniarren hasiera bateko helburua, hiria erasotu eta hartzea zen, baina sobietarrek antolatu zuten defentsa trinkoak, Leningrad erasotzaileen eskuetan geldi zedin eragotzi zuen. Errusiako hiririk garrantzitsuenetakoa eta aldi berean sinbolo handia izanik (Errusiar Iraultzaren hiriburua zen), sobietarrek hiriaren kontrolari eusteko neurri izugarriak hartu zituzten, hala nola, hiria gotortu, eraikin historikoak ez identifikatzeko sareez estali edota hiriaren osotasuna lur azpiko kargez josiz, alemaniarren eskuetan erortzen bazen, guztia ala guztia lehertarazteko. Erasotzaileek bertan sartzeko zituzten ageriko zailtasunez gain, behin hiria harturik bertako 3.000.000 biztanleen mantenua beren gain egonen zela ikusirik, Hitlerrek hiria setiatzea agindu zien bere indar militarrei, Leningradeko biztanleak gose eta hotzez hil zitezen. Setioaren iraupena, 900 egun ingurukoa izan zen, 1941eko irailaren 8tik 1944ko urtarrilaren 27ra luzatu baitzen.

Leningrad inguratua zegoelarik, bertako biztanleek gorriak ikusi zituzten, eta beren egunerokotasuna, bizirauteko etengabeko borroka bilakatu zen, antropofagia bezalako praktikak agertzeraino, elikagaien eskasia zela medio. Goseak eta hotzak, erasotzaileen artileriarekin batera, sekulako triskantza eragin zuten hiriko biztanleen artean, ehundaka mila familia beren etxeetan hil zirelarik. Aitzitik, 1943ko urtarrilaren 18an, sobietarrek hiri setiatura zeraman korridore bat irekitzea lortu zuten, izozturik zegoen Ladoga lakuaren gainetik pasatzen zena. Korridore honek, hirira gutxieneko hornidurak heltzea ahalbidetu zuen, hiria askatua izan zen arte. Setioaren eraginez, 1.200.000 pertsona hil ziren, gutxi gorabehera.

Kanpo loturak