Metabolismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t robota Aldatua: ko:물질대사
56. lerroa: 56. lerroa:
[[jv:Metabolisme]]
[[jv:Metabolisme]]
[[kaa:Metabolizm]]
[[kaa:Metabolizm]]
[[ko:신진대사]]
[[ko:물질대사]]
[[lb:Metabolismus]]
[[lb:Metabolismus]]
[[lt:Metabolizmas]]
[[lt:Metabolizmas]]

23:50, 20 apirila 2010ko berrikusketa

Adenosina trifosfatoaren egitura, koentzima tartekari nagusia metabolismo energetikoan.

Metabolismoa, zelulan gertatzen diren erreakzio eta prozesu fisiko-kimikoen multzoa da. Elkarren artean erlazionatuta dauden prozesu hauek biziaren oinarri dira maila molekularrean, eta zelulen hainbat ekintza ahalbideratzen dituzte, hala nola, zelularen hazkuntza, ugalketa, egituren mantenua, kitzikapenei erantzuna eta abar.

Metabolismoa bi prozesu konjokatutan banatzen da: katabolismoa eta anabolismoa. Erreakzio katabolikoek energia askatzen dute; glukolisia adibidez, glukosa bezalako konposatuen degradazio prozesu bat da, eta honen emaitza bere lotura kimikoetan metatutako energiaren askapena da. Erreakzio anabolikoek aldiz, energia erabiltzen dute lotura kimikoak sortu eta zelulen osagaiak egiteko, proteinak eta azido nukleikoak esate baterako. Katabolismoak eta anabolismoak elkarren menpekotasuna dute, bien artean metabolismoa osatzen dutelarik.

Metabolismoko erreakzio kimikoak zehazki antolatuta daude, zelularen baliabideak behar bezala erabili eta xahuketa saihesteko. Erreakzioek, bide metabolikoak jarraitzen dituzte, eta berauetan konposatu kimiko bat (substratua) eraldatu egiten da beste bat emanez (produktua) azken hau beste erreakzio bateko substratua izango da, eta honela, erreakzio sekuentzia bat gertatuko da, entzima desberdinek parte hartuko dutelarik (normalean entzima bat erreakzio bakoitzeko). Entzimak ezinbestekoak dira metabolismoan, erreakzio fisiko kimikoak azkartzen baitituzte, berez gertatzeko zailak diren erreakzio termodinamikoak erraztuz. Entzimek, bide metabolikoen erregulatzaile bezala ere jokatzen dute, zelularen beharrizan eta inguruaren arabera edo beste zelulen seinaleen arabera beren funtzionatzeko gaitasuna aldatuz, eta ondorioz bide metabolikoaren aktibitate guztia aldatuz.

Organismo baten metabolismoak erabakitzen du zein sustantzia izan daitezkeen beretzat elikagarriak eta zein aldiz toxikoak. Adibidez, zenbait prokariotok hidrogeno sulfuroa elikagai bezala erabil dezakete, baina gas hau pozoitsua da animalientzat. Metabolismoaren abiadurak, organismo batek behar duen elikagai kopuruan ere eragina du.

Metabolismoaren ezaugarrietako bat honakoa da: Espezie oso desberdinen artean, oinarrizko bide metabolikoak oso antzekoak izatea. Adibidez, Krebs zikloa bezala ezaguna den bide metabolikoaren pausu kimikoen sekuentzia, unibertsala da Escherichia coli bezalako bakterio zelulabakar eta elefantea bezalako organismo zelulanitzentzat. Ziur aski hain zelula mota desberdinek bide metaboliko bera erabiltzea, bidearen efizientzi handiari, eta eboluzioan izandako agerpen goiztiarrari zor zaie.

Ikus, gainera

Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura