B2 bitamina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ur:Riboflavin
61. lerroa: 61. lerroa:
[[tr:Riboflavin]]
[[tr:Riboflavin]]
[[uk:Рибофлавін]]
[[uk:Рибофлавін]]
[[ur:Riboflavin]]
[[wa:Riboflavene]]
[[wa:Riboflavene]]
[[zh:核黄素]]
[[zh:核黄素]]

23:38, 22 apirila 2010ko berrikusketa

Fitxategi:Riboflavina.png
B2 bitaminaren egitura

B2 bitamina edo erriboflabina kolore horidun bitamina hidrosolugarria da. Bere egituran isoaloxazina eraztun konplexu bati erribitol talde bat lotzen zaio, erribosatik eratorritako alkohol bat.

Gehienetan, erriboflabina FAD edo FMN koentzimak osatuaz dago (koentzima flabinikoak). Honela, arnasketa zelularrarekin zerikusia duten prozesu entzimatikoetan hartzen du parte, hala nola Krebs-en zikloan eta beta oxidazioan.

B2 bitamina beharrezkoa da azalak bere osotasuna mantendu dezan, mukosen mantenurako, eta baita begiko kornea oxigenatzeko ere. Dietan zenbat eta kaloria gehiago jaso, orduan eta B2 bitamina gehiago beharko du organismoak.

Iturburu nagusiak haragiak, esnea eta esnekiak, zerealak, legamiak eta barazki berdeak dira. Beharrizanak asetzeko, haurrek egunean 1,5 mg hartu beharko lituzkete, eta helduek aldiz 1.7 mg. Esan beharra dago, behar baino erriboflabina gehiago hartuz gero, soberakina iraitz aparatuaren bidez kanporatzen dela, organismoak ezpaitu metatzen.

Bitamina honen gabeziak begietako, ahoko eta azaleko arazoak sortzen ditu, zikatrizazio prozesuak mantsotu eta nekea sortu. Gabeziaren arrazoiak hainbat izan daitezke, hala nola, elikadura ez orekatua, alkoholismo kronikoa, diabetea, hipertiroidismoa, ariketa fisiko gehiegi egitea, sukarraldi luzea, estresa, gehiegizko beroa, zenbait droga kontsumitzea edo edoskitze artifiziala.

Europar Batasunak onartutako elikagaien gehiarrien artean dago eta E-101 kodea du.

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.