Errugbiaren Historia Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
No edit summary
75. lerroa: 75. lerroa:
* [[Errugbi]]
* [[Errugbi]]


[[Kategoria:Euskal errugbi taldeak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko errugbia]]
[[Kategoria:Euskal Herriko kirola]]
[[Kategoria:Euskal Herriko historia]]
[[Kategoria:Errugbia]]

21:48, 27 apirila 2010ko berrikusketa

Ikurrina bat eta Biarritz Olympique Pays Basque-n ikurra. Talde euskaldunak, 2005-2006ko Frantziako Txapelketa lortu izanaren ospakizunak.

Euskal Herrian, Errugbi modernoa lehenengoz XIX. mendearen amaieran agertu zen Ipar Euskal Herrian. 1897. urte aldera, Baionako Lizeoko Errugbi Taldeko jokalari izan nahi zuen 20 urtetako gazte Landatar baten albiste badugu. Errugbiko jokalari hauek Baionako Harresien inguruan zuten errugbi zelaia, eta gara hartan, beste Baiona eta Biarritz-eko errugbi taldeen aurka lehiatzen ziren. 1898. urtean, Biarritz-Sporting-Club et de l'«Amicale des anciens de Jules-Ferry » taldea sortu zen. 1902. urtean « Biarritz Stade » zelaian jokatzen zutelarik, 1913ko apirilaren 26an Biarritz-Sporting-Club taldearekin batu eta Biarritz Olympique behin-behineko izena hartu zuten.

Inolako zalantza edo ezbairik gabe, ohitura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian kirol honetan Hegoalden baino. Izan ere, Frantzia eta Europa mailan emaitza onak lortu ditu azken urteotan Biarritz Olympiqueko taldeak. Baionako Aviron ere aritzen da Frantziako lehen mailan. Beste zenbait errugbi talde: U.S. Nafarroa (Donibane Garazi/Baigorri), Sport Athlétique Mauléonais (Maule), Saint-Jean-de-Luz Olympique (Donibane Lohizune)...

Beti ere maila apalagoan, Hego Euskal Herrian ere badaude zenbait errugbi talde esanguratsuak: Getxo R.T. (Getxo), Bera Bera Rugby Taldea (Donostia), Ordizia Rugby Elkartea (Ordizia), Hernani Rugby Elkartea (Hernani), Gernika Rugby Taldea (Gernika)...

Biarritz Olympique - Pays Basque errugbi taldearen garaipenaren ospakizunak Biarritzeko kaleetan. 2006. urtea.
Biarritz Olympique Pays Basque eta S.T. Toulousain taldeen arteko finala. Parisko Stade de France zelaian. 2006. urtea.
Biarritz Olympique Pays Basque taldeko Imanol Hariñordokiren baloi harrapaketa.



Hona hemen Euskal Herriko zenbait errugbi taldeen webguneak:


Euskal Rugby Federakuntza:


Ipar Euskal Herriko Taldeak:



Hego Euskal Herriko Taldeak:

Ikus, gainera