Mikel Laboa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Sikret8 (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
25. lerroa: 25. lerroa:
== Ez Dok Amairu ==
== Ez Dok Amairu ==
{{sakontzeko|Ez Dok Amairu}}
{{sakontzeko|Ez Dok Amairu}}
[[1960ko hamarkada]]n [[Ez Dok Amairu]] musikari-taldea osatu zuen beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere [[Benito Lertxundi]]rekin batera, ''euskal kanta berria'' sortu zuen. Estilo tradizional eta berriak elkartuta, [[Bertolt Brecht]]en moduko autoreen letrak kantatzen zituzten. [[Lekeitioak]] abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentaleekin. Geroago putetxe batera joan zen bati ematera.
[[1960ko hamarkada]]n [[Ez Dok Amairu]] musikari-taldea osatu zuen beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere [[Benito Lertxundi]]rekin batera, ''euskal kanta berria'' sortu zuen. Estilo tradizional eta berriak elkartuta, [[Bertolt Brecht]]en moduko autoreen letrak kantatzen zituzten. [[Lekeitioak]] abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentaleekin. Geroago pitetxe batera joan zen bati ematera.


== Bakarkako arrakastak ==
== Bakarkako arrakastak ==
37. lerroa: 37. lerroa:


== Azken urteak ==
== Azken urteak ==
[[Donostia]]ko [[Antigua auzoa]]n bizi zen azken urteotan. [[Bob Dylan]] abeslari estatubatuarrak [[Zurriola hondartza]]n eta [[2006]]ko [[uztail]]ean emandako kontzertuaren aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, [[2008]]ko [[abenduaren 1]]ean aldendu zen 74 urte zituela, [[Poliklinika]]n. [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]k Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean,<ref>{{eu}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20081112/106153/eu/Mikel-Laboak-jasoko-du-Gipuzkoako-Urrezko-Domina Urrezko Dominaren berria ''Gara'' egunkarian]</ref> [[2008]]ko [[abenduaren 23]]an jaso behar baitzuen. [[Donostia]]ko udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman dio.
[[Donostia]]ko [[Antigua auzoa]]n bizi zen azken urteotan. [[Bob Dylan]] abeslari estatubatuarrak [[Zurriola hondartza]]n eta [[2006]]ko [[uztail]]ean emandako kontzertuaren aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, [[2008]]ko [[abenduaren 1]]ean zendu zen 74 urte zituela, [[Poliklinika]]n. [[Gipuzkoako Foru Aldundia]]k Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean,<ref>{{eu}} [http://www.gara.net/paperezkoa/20081112/106153/eu/Mikel-Laboak-jasoko-du-Gipuzkoako-Urrezko-Domina Urrezko Dominaren berria ''Gara'' egunkarian]</ref> [[2008]]ko [[abenduaren 23]]an jaso behar baitzuen. [[Donostia]]ko udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman dio.


== Diskografia ==
== Diskografia ==

23:09, 3 maiatza 2010ko berrikusketa

Mikel Laboa
Mikel Laboa
Mikel Laboa 1999ko irailean
Datu pertsonalak
Izen osoa Mikel Laboa Manzisidor
Jaio 1934ko azaroaren 15a
Donostia (Gipuzkoa)
Hil 2008ko abenduaren 10a
Donostia (Gipuzkoa)

Mikel Laboa Manzisidor (Donostia, Gipuzkoa, 1934ko ekainaren 15a - Donostia, 2008ko abenduaren 1a) euskal kantari eta musikagilea izan zen.

Aditu askoren ustez XX. mendeko euskal abeslari esperimentatzaile, ezagun eta eraginkorrenetarikoa izan da, bere oihartzuna gure mugetatik kanpora ere zabaldu zuena. Bernardo Atxaga idazleak tradizioa eta abangoardia uztartzen Gabriel Aresti, Jorge Oteiza, Eduardo Txillida edo Koldo Mitxelena moduko egileekin konparatu zuen.

Ikasketak eta hasierak

Donostiako Alde Zaharrean (San Joan kalean, 15a) jaio zen 1934ko ekainaren 15ean. Gerra Zibila hasi orduko familiak alde egin behar izan zuen: aitak, udaleko zinegotzia zenak, Frantzia aldera jo zuen; ama eta zazpi seme-alabak, berriz, Lekeitio aldera, Gardata auzora joan ziren, eta han bizi izan ziren aldi batean. Donostiara itzulita, marianisten ikastetxe batean ikasi zuen. Batxilergoa amaituta medikuntza ikastea erabaki zuen. 1953an ekin zion eta Madrilen, Iruñean, Zaragozan eta Bartzelonan aritu zen ikasten, harik eta 1967an haur psikiatrian espezializatu zen arte.

Urte horietan Iparraldeko herri musikak interes handia sortu zion, eta Katalunian zela gertutik ezagutu zuen Nova Canço deritzon musika mugimendua. Lagun batek oparitan emaniko Atahualpa Yupanquiren disko batek ere Hego Amerikako kantarien berri eman zion, eta haien xarma erakutsi.[1] Izan ere, haren beste erreferentzia handi bat, Yupanquiz gain, Violeta Parra txiletarra izan zen, eta bi hauei maisutzat hartutako Georges Brassens gehituko zien Laboak.

Lehen emanaldi musikal publikoa Iruñean eskaini zuen 1958an, gaztelaniaz, eta lau urte geroago euskarazko lehenengoa eman zuen Zaragozan, hango ikasle euskaldunentzat.

Ez Dok Amairu

Sakontzeko, irakurri: «Ez Dok Amairu»

1960ko hamarkadan Ez Dok Amairu musikari-taldea osatu zuen beste hainbat euskal artistarekin. Bertan, batez ere Benito Lertxundirekin batera, euskal kanta berria sortu zuen. Estilo tradizional eta berriak elkartuta, Bertolt Brechten moduko autoreen letrak kantatzen zituzten. Lekeitioak abesti sorta ere sortu zuen, oihu eta zarata esperimentaleekin. Geroago pitetxe batera joan zen bati ematera.

Bakarkako arrakastak

Mikel Laboaren azken kontzertua, Donostian, 2006ko uztailean.

1974an Bat-hiru diskoa egin zuen, jada euskal ereserki bihurtu diren hainbat kantekin (bereziki Txoria txori). Disko hura Mendeko Euskal Diskorik hoberena izendatu zuten Diario Vascon eginiko bozketa batean. Ondoren aldaketak egin zituen bere musikan eta jazz musikaz lan egin zuen, Iñaki Salvadorrekin.

Donostiako Orfeoiarekin disko bat ere argitaratu zuen. Haren lanetan, bada bitxikeria bat: disko guztiak zenbatuak daude, 1etik 17raino, baina 13rik gabe, Ez dok hamairu taldearen omenez.

Julio Medem donostiarraren Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra dokumentaleko soinu banda ere Mikel Laboarena da.

Azken urteak

Donostiako Antigua auzoan bizi zen azken urteotan. Bob Dylan abeslari estatubatuarrak Zurriola hondartzan eta 2006ko uztailean emandako kontzertuaren aurretik azkeneko aldiz aritu zen publiko aurrean kantari. Azkenik, gaixotasun luze baten ostean, 2008ko abenduaren 1ean zendu zen 74 urte zituela, Poliklinikan. Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman behar zion urte berean,[2] 2008ko abenduaren 23an jaso behar baitzuen. Donostiako udalak, bere aldetik, hiriko urrezko domina eman dio.

Diskografia

Mikel Laboa 2008ko apirilean
  1. Lau herri kanta, 1964. - EP.
  2. Ursuako kantak, 1966. - EP.
  3. Bertolt Brecht, 1969. - EP. Bertolt Brechten letrekin.
  4. Haika mutil, 1969. - EP.
  5. Euskal kanta berria, 1972 - LP. Aurrekoen bilduma.
  6. Bat-hiru, 1974. - LP bikoitza. Bi izeneko diskoa ez zen argitaratu, Bertolt Brechten letrak zentsuratu zituztelako.
  7. Lau-bost, 1980. - LP bikoitza.
  8. Sei, 1985.
  9. Lekeitioak, 1988. - 7.etik 11.era bitarteko Lekeitioak disko argitaragabeak.
  10. Hamabi, 1989.
  11. Hamalau, 1994.
  12. Mikel Laboa zuzenean, 1997.
  13. Zuzenean II - Gernika, 2000. - Donostiako Orfeoiarekin.
  14. 60ak+2, 2003. - Lehen obren bilduma.
  15. Xoriek - 17, 2005.
  16. Lekeitioak, 2007. - Berrargitalpena, CD bikoitzean.

Bibliografia

Filmografia

  • Mikel Laboa (1934-2008). Bere bizitzari eta obra artistikoari buruzko dokumentala, DVDan (Elkar), 2009.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo loturak