Plaza Gorria: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: cy:Sgwâr Coch
t robota Erantsia: af:Rooiplein
52. lerroa: 52. lerroa:
{{NA lotura|de}}
{{NA lotura|de}}


[[af:Rooiplein]]
[[ar:الميدان الأحمر]]
[[ar:الميدان الأحمر]]
[[be:Чырвоная плошча]]
[[be:Чырвоная плошча]]

19:36, 6 maiatza 2010ko berrikusketa

Kremlina eta Plaza Gorria, Mosku1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Plaza Gorriaren ikuspegia. Ezkerrean, San Basilio Katedrala

Mota Kulturala
Irizpideak i, ii, iv, vi
Erreferentzia 545
Kokalekua Txantiloi:RUS
Eskualdea2 Europa eta Iparramerika
Izen ematea 1990 (XIV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Plaza Gorria (errusieraz Красная площадь, Krasnaia plostxad) Moskuko plazarik ezagunena da, eta Kitai-gorod merkataritza auzoan dago. 695 metro luze eta 130 metro zabal da, eta beraz, munduko hirugarren plazarik handiena da.

Kremlina, Errusiako presidentea egun bizi den errege gotorlekua banatzen du. Bertatik abiatzen dira Moskuko kale nagusiak norantza guztietan, autobideetan luzatuak hiritik kanpo irten arte. Horregatik, plaza hau, hiriko eta Errusia osoko erdigunetzat hartzen da.

Plaza dagoen tokia, hasieran, zurezko eraikinez beteta zegoen, baina Ivan III.a Errusiakoak garbitu zuen, erraz erre baitzitezkeen eraikin horiek. Plaza berriak, azokentzako toki gisa balio izan zuen, aurrerago, ospakizun publiko eta aldarrikapenentzako, baita tsarren koroaketarako ere.

"Plaza Gorria" izena ez datorkio inguratzen duten adreiluen koloreagatik, ezta komunismoaren kolore gorritik ere. Hobe, Красная (Krásnaia) hitz errusiarretik dator, "gorria" esan nahi duena, baina, antzinako errusieraz, "polita" esan nahi du, hau da, plaza polita. Hitza, hasiera batean, XVI. mendekoa den San Basilio Katedrala izendatzeko erabiltzen zen, "polita" zentzuarekin, eta, geroago, izena, gertuko plazak jaso zuen. Uste denez, plazak, bere egungo izena, antzinako Пожар (Pozhar) izena ordezkatuz, XVII. mendean jaso zuen.

Plazan honako eraikin hauek daude: Urkamendia, Minin eta Pozharskiren omenezko Monumentua eta Leninen Mausoleoa. Kremlineko horman, SESB eta beste herrialde batzuetako pertsona handiak lurperatuta daude: (Stalin, Juri Gagarin, buruzagi militar handiak...)

Historia berria

1987ko maiatzaren 28an, Mathias Rust izeneko gazte alemaniar batek bere Cessna hegazkinarekin Plaza Gorrian bertan lur hartu zuen, Sobietar Batasunaren aire segurtasunaren arduragabekeria agerian utziz. 400 egun eman behar izan zituen kartzelan.

Azken urteotan, Plaza Gorrian kontzertu ugari egin dira: Paul McCartney, Pink Floyd eta beste musikari eta talde ezagun askok bertan jo izan dute.

Galeria

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Plaza Gorria


Txantiloi:NA lotura