Palatino: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 41°53′18″N 12°29′13″E / 41.88833°N 12.48694°E / 41.88833; 12.48694
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
37. lerroa: 37. lerroa:
[[be-x-old:Палятын]]
[[be-x-old:Палятын]]
[[bg:Палатин]]
[[bg:Палатин]]
[[bo:རི་བོ་ཕ་ལ་ཏི་ཉི།]]
[[bs:Palatino brdo]]
[[bs:Palatino brdo]]
[[ca:Palatí]]
[[ca:Palatí]]
42. lerroa: 43. lerroa:
[[en:Palatine Hill]]
[[en:Palatine Hill]]
[[es:Monte Palatino]]
[[es:Monte Palatino]]
[[fi:Palatium]]
[[fr:Mont Palatin]]
[[fr:Mont Palatin]]
[[he:גבעת הפאלאטיום]]
[[he:גבעת הפאלאטיום]]
60. lerroa: 62. lerroa:
[[sv:Palatinen]]
[[sv:Palatinen]]
[[tr:Palatine Tepesi]]
[[tr:Palatine Tepesi]]
[[uk:Палатин]]
[[zh:帕拉蒂尼山]]
[[zh:帕拉蒂尼山]]

22:15, 15 maiatza 2010ko berrikusketa

Erromaren mapa eskematikoa, zazpi muinoak eta harresi serviarrak erakutsiz.

Palatino[1] mendia (latinez Collis Palatium edo Mons Palatinus, italieraz Palatino) Erromako zazpi muinoetatako bat da, erdialderen dagoena da, eta hiriko tokirik antzinakoenetakoa da. Erromatar foroarekiko 40 metro altxatzen da, hau alde batean duela, eta, bestean, berriz, Zirku Nagusia edo Circus Maximus.

Mitologia

Erromatar mitologiaren arabera, Palatinoa zen kobazulo bat zegoena, Lupercal bezala ezaguna. Bertan Romulo eta Remo aurkituak izan ziren. Luperkaren bizitokia ere bazen, haiei titia eman zien otsoa. Erromaren sorreraren elezahar honen arabera, Faustulus artzainak aurkitu zituen umeak eta, bere emaztea zen Acca Larentiarekin hazi zituen. Romulo eta Remo hazi zirenean, hauek, euren aitona hil zuten, euren aitari tronua kendu baitzion, eta, bien artean, Tiber ibaiaren ertzean hiri berri propio bat eraikitzea erabaki zuten. Halako batean, eztabaida gogor bat izan zuten eta Romulok bere anaia hil zuen. Hortik sortu zen Roma Erroma izena (Romulogandik).

Historia

Harresi euskarri handiak

Erromak, bere jatorria, Palatino muinoan du. Izan ere, inguruan berriki eginiko indusketek, jendea toki honetan, gutxi gora-behera K.a. 1000. urtetik bizi dela adierazten dute.

Errepublika garaiko (K.a. 510-44) erromatar aberatsek, hemen zituzten euren bizitokiak. Oraindik ere, Augustoren (K.a. 63-14) jauregien hondakinak ikus daitezke, Tiberiorenak (K.a. 42-37) eta Domizianorenak (51-96). Augustok hemen, Apolo Palatinarraren Tenplua ere eraiki zuen, bere etxearen ondoan.

Palatino muinoa, bazen, baita ere, Luperkalak izeneko jaialdia ospatzen zen tokia.

Kokapena

Eraikin bat, Augustoren emazte zen Liviaren etxea zela uste dena, gaur egun, zaharberritze prozesuan dago. Liviaren etxetik gertu, Zibelesen tenplua dago, gaur egun, ez erabat industua eta jendeari itxita. Egitura honen atzean, muinoaren albo batean ahokatua, Tiberioren etxea dago.

Erromatar foruaren gainean, Domus Flavia dago, neurri handi batean, flaviar leinuaren agintaldian eraikia (69-96), Vespasiano, Tito eta Domiziano. Jauregi hau, hainbat enperadorek zabaldua eta aldatua izan zena, Palatino muino osoan zehar hedatzen da eta Zirku Nagusirako ikuspegia du. Zirkutik ikusten den jauregiaren zatirik gehienaren eraikuntza, Septimio Severo enperadorearen agintaldian egina izan zen.

Severoren jauregiari erantsia, Domizianoren Hipodromoa dago. Hau, erromatar zirku baten itxura duen egitura bat da, eta, grezieraz, bere izenak zirkua esan nahi du, baina gurdi lasterketak egiteko txikiegia da. Hobe deskriba daiteke greziar estadio bat bezala, hau da, oinezko lasterketentzako toki bat. Edonola ere, asmo zehatza, eztabaidagai da. Egia da Severoar leinuko enperadoreen garaian kirolerako erabili izan zela, baina, ziurrena, jatorrian, estadio formako lorategi bezala eraiki izana da. Sopraintendenza Archeologica di Romako gida baten arabera, gertu dagoen Palatino Museoko estatuarik gehienak Hipodromotik datoz. (Domizianok estadio handiago bat ere eraiki zuen, benetan oinezko lasterketetarako erabili izan zena, eta, gaur egun, Navona Enparantza bezala ezagutzen dena).

Palatinoa, gaur egun, aire libreko museo bat da, eta egunean zehar bisita daiteke, gainordain baten truke, Koliseoaren txartel berarekin. Bi sarrera daude: Bata, Titoren Arkua dagoen tokitik gertu, erromatar foruan, eta, bestea, Via di San Gregorion, Konstantinoren Arkuaren justu atzean geratzen den kalea, Koliseotik urrunduz.

Estadioa Palatinoan, beharbada, jatorrian, enperadoreen lorategi pribatu bat.

Erreferentziak

  1. Antzinaroko eta Goiz Erdi Aroko kanpoko leku- eta pertsona-izenak "Onomastika" lanean (Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren Ikasmaterialen Aholku Batzordea estilo-liburua)

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palatino
41°53′18″N 12°29′13″E / 41.88833°N 12.48694°E / 41.88833; 12.48694