Spaghetti western: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
177. lerroa: 177. lerroa:
* [[José Bódalo]]
* [[José Bódalo]]
* [[Klaus Kinski]]
* [[Klaus Kinski]]
* [[Lee Van Cleef]]
* [[Lee van Cleef]]
* [[Peter Lee Lawrence]]
* [[Peter Lee Lawrence]]
* [[Sancho Gracia]]
* [[Sancho Gracia]]

11:22, 18 maiatza 2010ko berrikusketa

Western europarra, spaghetti western bezala ezagunagoa, Westernen azpigenero berezi bat da, 1960 eta 1970eko hamarkadetan modan egon zena, azken hamarkada honetan, spaghetti westerna jada gainbehera zihoan arren. Film hauetako gehienak konpainia italiar eta espainiarrek finantzatu zituztenez, generoak laster jaso zuen spaghetti western izena (italo-western ingelesez) edo "txorixo western", film espainiarrak zirenean. Gehienak, Espainiako Almerian filmatu ziren. Ospetsua da Tabernaseko Basamortua, bertan filmatu baitziren azpigenero honetako film handi asko.

Historia

Western europar antzinakoena El emperador de California da (Der Kaiser von Kalifornien), 1936koa, Luis Trenkerrek zuzendua. Baina oso gutxi dira, genero honetako filmeetatik, espainiarrak edo italiarrak ez direnak. Hauek nagusi zirenez, ironikoki laster bataiatuak izan ziren spaghetti western izenarekin. Izena, kritikoek erabili zuten generoa gutxiesteko, baina, film hauetako batzuk, errespetuz tratatuak izan ziren.

Spaghetti westernaren ezaugarria estetika zikin baina lirain bat da, baita, itxura batean, inongo moral izpirik ez duten pertsonai batzuengatik ere, gogorrak eta burugogorrak, Western amerikarreko klitxe klasikoak baliatuz, mitoaren bidez estilo propio bat sortzeko.

Azken aldian, zuzendari amerikar askok zuzendu dituzte genero honetako filmak (Rápida y mortal, Tombstone, El asesinato de Jesse James por el cobarde Robert Ford...), edo spaghetti westerna eta beste genero batzuk nahastu dituzte (Kill Bill).

Westernen saileko ekoizpena Europan, 1962an hasi zen, baina bi urte beranduagorarte, Sergio Leoneren Por un puñado de dólares filmearekin, ez zen masa genero bihurtu. Interes berezikoa da Sergio Leonek zuzendutako dolarraren trilogia hiru filmak. Hasiera batean, kritikak eragozpenak jarri zituen, gutxiesgarria izan zela es esateagatik, eta hortik datorkio spaghetti western izena. Baina, denborarekin, genero berri bat zela onartu beharko zuen, western amerikar tradizionaletik oinarrizko osagaiak hartzen zituena, baina oso modu jatorrizkoan liraindu eta berrantolatzen zituena, Hollywoodek, armak beste legerik ez zegoela, etengabeko "salbuespen egoera"n zeuden justiziari ona eta gaizkile gaiztoaren estereotipopean estali zituen alde kritikoetan arreta berezia jarriz.

1962 eta 1976 bitartean, Italia eta Espainian, genero honetako 500 film egin ziren, kontuan izan beharreko kopurua, publikoaren eskari eztabaidaezina zegoela frogatzen duena. Egia esan, film hauetako asko ez ziren, maisu lan bezala adieraz daitezkeenak, baina gehienek, maila tekniko-artistiko duin bat zuten, musika eta diseinu arloan bereziki nabarmengarriak diren ekarpenekin, eta batzuk, berezko merituekin, europar zinearen historiara pasa dira, mundu osoko zine zuzendariengan eragina izan zutelarik.

Zine kritiko askorentzako, spaghetti westernak, zinea egiteko modua aldatu zuen. Ordurarte, musika filmeetan (salbuespen batzuk izan ezik), musika artisten ulermenera mugatua zegoen. Esaten ohi denez, Ennio Morricone eta genero honetarako bere soinu bandak izan ziren filmeetako musika ezaguarazi zutenak. Fenomeno honetatik abiatuta, jatorrizko soinu banda, funtsezko osagai bihurtu zen akziozko eskenei indarra emateko, muntaia joko batekin batera, eskena bakanduak, filmeko klimax uneetan bihurtzeko ibilgailu bezala balio izan zuelarik.

Westerna Espainian

Azpimarratzekoa da spaghetti westernak (edo txorixo westernak, modu gutxiesgarrian atzerriko kritikaren aldetik) egin zituzten espainiar zuzendari asko egon zela, garai hartan, Espainian, zinea industria baitzen. Beharbada, osperik gehien hartu zuena, Rafael Romero Marchent izan zen, baina bere anaia Joaquin Luis Romero Marchent izan zen westerna Espainian sartu zuena, 1950eko hamarkadan.

Filmeak

1960ko hamarkada

1970eko hamarkada

1980ko hamarkada

Zuzendariak

Aktoreak

Konposatzaileak