Zinema: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
64. lerroa: 64. lerroa:
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2159/zinemaren-etorkizuna/osoa Zinema digitalak ekarriko dituen aldaketen inguruko erreportajea Argia aldizkarian.]
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2159/zinemaren-etorkizuna/osoa Zinema digitalak ekarriko dituen aldaketen inguruko erreportajea Argia aldizkarian.]


[[Kategoria:Zinema| ]]
[[Kategoria:Zinema]]
[[Kategoria:Kultura]]


[[ast:Cinematografía]]
[[ast:Cinematografía]]

17:44, 18 maiatza 2010ko berrikusketa

Zinemako projektore zaharra.

Zinema edo zinematografia (antzinako grezieratik: κίνημα kinema (mugimendua) eta γράφειν grafein (idatzi) eratorria) projektore baten bidez fotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da.

Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumière anaiek asmatu zutenetik[1]. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.

Film ekoizpena

Argazkigintzaz arduratzen den taldea.

Zinemaren inguruan, profesional ugari beharrezkoak dira film bat ekoizteko. Hona hemen nagusienetariko batzuk:

  • Ekoizlea, filma bat egiteko alde teknikoez eta antolakuntzaz arduratzen dena da. Beste profesionalak kontratatzeaz gain, finantzaketa eta banatzaileekin harremanetan sartzea ere bere eginkizunak dira[2].
  • Zuzendaria, filmatzea zuzentzen duen pertsona da, hori egiteko inguruan zuzendari laguntzaileak eta script behar ditu.
  • Aktoreak, antzerki, zine, irrati edo telebistako antzezlan batean pertsonaietako bat errepresentatzen duen pertsonak dira[3]. Hain artean kategoriak daude bere mailen arabera: aktore nagusiak eta bigarren mailako aktoreak.
  • Gidoilariak irrati, zine edo telebistarako gidoiak egiten dituenak[4] dira. Gidoi zinematografiko batek literatura aldeak, filma irudietan (deskripzioak) eta soinuaz (efektuak eta elkarrizketak) azaltzen duenak, eta alde teknikoak (filmatze taldeak egin behar dituen planoak, kamara-mugimenduak, eta abar) ditu.
  • Banatzailea filmaren banaketaz arduratzen dena da, telebistan, zinema-aretoetan, interneten edo beste euskarrien bitartez ikus-entzuleek ikus dezatela.
  • Soinu-teknikoek filmatzean soinuaz arduratzen direnak dira.
  • Muntaia. Filma muntatzen duena, hau da, muntaketa-lanez arduratzen dena muntatzailea da[5]. Bere lanak egun digitalak izan ohi badira ere, lehen beste teknikak erabiltzen zituzten.
  • Makillajea. Makillatzaileak aktoreak produktu kosmetikoen bidez itxuraldatzeaz arduratzen dira.
  • Aktoreen jantziak egiteko jostunak eta diseinatzaileak behar dituzte.

Generoak

Sakontzeko, irakurri: «Zinema generoak»

Zinema generoak teoria zinematografikoan, filmak taldeetan sailkatzeko erabiltzen dituzte[6]. Antzekotasunak edo topikoak partekatzen dituzten film batzuk genero bat osatzen zuten. Hona hemen genero nagusiak[7]:

Fenakistiskopioa, zinemaren aitzindaria

Erreferentziak

  1. Gubern, Román. "Historia del cine". Bartzelona: Lumen, 1993 (2. edizioa). ISBN 84-264-1179-7
  2. Seger, Linda; Whetmore, E. J. "Cómo se hace una película: Del guión a la pantalla". Teià: Ma non tropo, 2004. ISBN 84-96222-06-3
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Aktore
  4. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Gidoilari
  5. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Muntatzaile
  6. Dudley, Andrew; Alsina Thevenet, D. "Las principales teorías cinematográficas". Bartzelona, Gustavo Gili, 1981
  7. Sánchez Noriega, José Luis, "Historia del Cine. Teoría y géneros cinematográficos, fotografía y televisión", Madril: Alianza, 2006. ISBN 84-206-7691-8

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zinema