Sergio Leone: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: br:Sergio Leone |
|||
47. lerroa: | 47. lerroa: | ||
* ''[[Il buono, il brutto, il cattivo]]'' (Ona, itsusia eta gaiztoa) ([[1966]]) |
* ''[[Il buono, il brutto, il cattivo]]'' (Ona, itsusia eta gaiztoa) ([[1966]]) |
||
* ''[[Once Upon a Time in the West|C'era una volta il West]]'' (Bere ordua iritsi zen arte) ([[1968]]) |
* ''[[Once Upon a Time in the West|C'era una volta il West]]'' (Bere ordua iritsi zen arte) ([[1968]]) |
||
* ''Giù la testa,'' (Makurtu, madarikatua!!) ([[1971]]) |
* ''[[Giù la testa]],'' (Makurtu, madarikatua!!) ([[1971]]) |
||
* ''Once Upon A Time In America'' (Bazen behin Amerikan) ([[1984]]) |
* ''Once Upon A Time In America'' (Bazen behin Amerikan) ([[1984]]) |
||
14:24, 20 maiatza 2010ko berrikusketa
Sergio Leone (Erroma, 1929ko urtarrilaren 3a – Erroma, 1989ko apirilaren 30a) gidoilari, ekoizle eta zinema zuzendari italiarra izan zen. Zinearen historian izan dugun zuzendari ospetsuenetakoa da, batez ere spaghetti western delakoan.
Biografía
Sergio Leone Erroman jaio zen 1929ko urtarrilaren 3an. Bere aita, Vincenzo Leone izan zen eta, zenbaitetan, Roberto Roberti izenordea erabiltzen zuen zinema zuzendaria izan zen bera ere. Sergioren aita lan horretan aritu zen 1943an Mussolinik berak egindako gidoi bati buruzko iritzia eskatu zion arte. Zoritxarrez, Vincenzok egia esan zion eta, harrezkero, ezin izan zuen inoiz film gehiago zuzendu.
Gaztaroan eginiko lana
Sergio gazte-gaztetik sartu zen zinemagintzan eta, 20 urte zituenerako, aktore eta zuzendari laguntzaile izan zen Vittorio de Sicaren Bizikleta lapurra filman (1948). Gerora, Europan egingo ziren estatubatuar ekoizpen erraldoietan hartu zuen parte:
- Mervyn Le Royren Quo Vadis (1951)
- Robert Wiseren Troyako Helena (1955)
- William Wylerren Ben-Hur (1959)
- Fred Zinnemannen Moja Baten Historia (1959)
1959an, gaixotasun bat medio, Mario Bonnarden ordezkapena egin zuen eta Ponpeiaren azken egunak filma zuzentzeko aukera izan zuen, baina ezin izan zuen film hori sinatu.
Zuzendu zuen lehen filma handia Rodaseko kolosoa izan zen, 1960an eta, bi urte beranduago, berriro, Robert Aldrich zuzendaria ordezkatu behar izan zuen Sodoma eta Gomorra filmean.
Ospea
Hemendik aurrera hasi zen bere-berea zuen lana.
Lehenengo Dolarraren trilogia deriotzanari ekin zion. Western ospetsu hura Tabernaseko Basamortuan, Almerian, jaso zen eta izugarrizko arrakasta izan zuen, 70eko hamarkadan landu zuten spaguetti westernera iritsi zen arte. Bi talentu berri eman zituen ezagutzera: txikitako laguna zuen Ennio Morricone konpositorea eta ordura arte ezezaguna zen Clint Eastwood aktorea.
Eastwood aktoreak antzeztu zuen papera Izenik gabeko gizona izan zen, spaghetti westernen agertuko den antiheroia, alegia, gizon gogorra, bakartia, eskrupulu edo sentimendurik gabea eta diruaren eraginez mugitzen dena soil-soilik. Horrela sortu zuen Leonek zineman ikonoa izango dena, nortasun baldarrekoa, hitz gutxi, begirada izoztua eta garaitezina izaten dituen borrokaldietan. Pontxo zahar bat soinean eta zigarroa ezpainetan, tiro egiteko gai da hotz-hotzean, bere helburuak lortu nahian. Pertsonaia hau estereotipoa izango da film askotan eta eragin handia izango du gaur egungo zuzendari, aktore edo komiki marrazkilariengan. Badirudi, Dolar eskutakada bategatik egin zuenean, lege arazoak izan zituela Akira Kurosawaren Yojimbo filma (1961) kopiatu zuelako.
Trilogia bukatu bazuen ere, ez zuen western gaia alboratu eta bere lan onenetako bat egin zuen, Cinecittà, Almerian grabatutako Bere ordua iritsi zen arte westerna, John Ford mirestuak film gehienak grabatu zituen lekuan, alegia.
Denbora luze baten ondoren, zinemara itzuli zen, ia-ia derrigorrez oraingo honetan. Mexikoko iraultzean oinarritutako Makurtu, madarikatua! filma egin zuen, baina ez zuen aurrekoen arrakasta lortu.
Hala ere, bere maisulana kontsideratzen dena etortzeko zegoen oraindik: ganster garaian oinarritu zen Bazen behin Ameriketan western modernoa. 4 orduko iraupena bazuen ere, Europan arrakasta handia izan zuen, baina AEBetan 2 orduko bertsioa zabaldu zuten eta montaia ezberdina zuen gainera, istorioa linealki kontatuta zegoelako eta ez flashbackean, jatorrizkoan ez bezala.
Sergiok beti izan zuen alboan txikitako lagun hura, bere filmak edertzen lagunduko ziona, Ennio Morricone konpositorea.
Heriotza
Sergio Leone 1989an hil zen, bihotzeko arazo baten ondorioz, Leningrado filma prestatzen ari zenean. Warner Brossekin arazoak izan zituen epaileen aurrean Once Upon A Time In America filma egin zuenean eta, badirudi, horrek asko larritu zuela. Produktorak ordubete moztu zion filma eta Loca academia de policíaren muntaia egin zuena kontratatu zuen horretarako.
Leonek ospetsu egin zuen westernera itzultzeko asmoa omen zuen hil zenean.
Bere izena jarri zioten Almeriako kale bati bere omenez.
Filmografia
Zuzendari bezala
- Taxi... Signore? (Taxia... jauna?) (1957ko laburmetraia)
- Gli ultimi giorni di Pompei (Pompeiako azken egunak) (1959). Mario Bonnard gaixo zegoelako, baina ez zuen sinatu.
- Il Colosso di Rodi (Rodaseko kolosoa) (1961)
- Sodoma e Gomorra (Sodoma eta Gomorra) (1962). Robert Aldrich ordezkatu zuen, baina kreditoetan bigarren zatiko zuzendari agertzen da.
- Per un pugno di dollari (Dolar eskukada batengatik) (1964)
- Per qualche dollaro in più (Heriotzak prezio bat zuen) (1965)
- Il buono, il brutto, il cattivo (Ona, itsusia eta gaiztoa) (1966)
- C'era una volta il West (Bere ordua iritsi zen arte) (1968)
- Giù la testa, (Makurtu, madarikatua!!) (1971)
- Once Upon A Time In America (Bazen behin Amerikan) (1984)