Galileako itsasoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ms:Tasik Galilee
t robota Erantsia: ms:Laut Galilee
48. lerroa: 48. lerroa:
[[lt:Tiberiados ežeras]]
[[lt:Tiberiados ežeras]]
[[lv:Galilejas jūra]]
[[lv:Galilejas jūra]]
[[ms:Tasik Galilee]]
[[ms:Laut Galilee]]
[[nl:Meer van Tiberias]]
[[nl:Meer van Tiberias]]
[[no:Genesaretsjøen]]
[[no:Genesaretsjøen]]

14:55, 20 maiatza 2010ko berrikusketa

Galileako Itsasoaren satelite bidezko irudia

Galileako Itsasoa Tiberiades Lakua edo Itsasoa edo Genesaret Lakua bezala ere ezaguna (hebreeraz כִּנֶּרֶת , "Kinéret" hebreerazko kinorretik (kinnor) bere formagatik, Zenbakiak 34:11, Josue 13:27, eta arabieraz بحيرة طبريا, Bujayrat Tibiriyā) mendebaldeko Asiako ur gezako laku bat da, Ekialde Hurbilean dagoena eta Israelen lurraldearen barnean, bere iparrekialdeko kostaldean dagoen 10 metroko zabalera duen kostalde lerro bat barne.

Bere jatorria tektonikoa da, Afrikako Rift Haran Handiarekin lotua dagoena, iparraldetik hegoaldera 21 kilometroko luzera eta ekialdetik mendebalderako 13 kilometrokoa , 48 metroko gehiengo sakonera eta, uraren mailaren azpitik, 212 metroko garaierarekin, munduko ur gezako lakurik baxuena bihurtzen duena. Bere sakonera gehieneko puntua, itsasoaren mailaren azpitik 260 metrora dago, bere zirkunferentzia gehiena 53 kilometrokoa eta bere hedadura 166 kilometro karratukoa diren bitartean.

Beste iturburu batzuetaz gain, jasotzen duen ur gehiena, Jordan ibaitik dator, iparraldeko kostaldean itsasoratzen dena, eta lakuaren hegoaldetik ura ateratzen duena. Bere ibarrean dauden herri garrantzitsuak Tiberiades eta Ein Gev dira. Kanalizatze lan berriek, hiriak ur gezaz hornitzea ahalbidetu dute, baita herrialdearen hegoaldean dagoen Negev basamorturaino nekazaritza ureztatzea ere. Israelen kontsumorako eta ureztatzerako ur edangarriaren %30a ematen du.

Laku hau garrantzitsua da kristauentzat, laku honen uren gainean, Jesus oinez ibili zela uste baitute. Lakua Biblian aipatzen da Israeleko erregeen garaitik. Mendebaldeko ibarrean, Tiberiades hiria dago, Herodes Antipasek, Tiberio erromatar enperadorearen omenez eraikia.

Bibliografia

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Galileako itsasoa Aldatu lotura Wikidatan