Das urteil: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Epaia''' (''Das Urteil'') Franz Kafkak 1912an idatzitako narrazioa da. ''Arkadia'' izeneko literatura-urtekarian argitaratu zen 1913an. ''Felice Bauer'' emakumeari es...
(Ez dago alderik)

13:39, 21 maiatza 2010ko berrikusketa

Epaia (Das Urteil) Franz Kafkak 1912an idatzitako narrazioa da. Arkadia izeneko literatura-urtekarian argitaratu zen 1913an. Felice Bauer emakumeari eskaini zion narrazioa, nahiz eta hurrengo argitalpenetan F. izena bakarrik agertu.

Argumentua

Georg Bendemann, merkatari gazte bat, gutun bat idazten ari zaio Errusian bizi den lagun bati, laster Frieda Brandenfeld neskarekin ezkonduko dela azaltzeko. Lagunak jaioterria utzi zuen negozio bat ezartzeko Errusian. Negozioa gainbehera doa, nahiz eta hasieran arrakasta izan.

Georgek gutuna idatzi duela bere aitari azaltzea erabakitzen du. Aitak zalantzan jartzen du lagunik dagoela. Halaber, familiaren negozioan gertatzen dena ezkutatzea leporatzen dio Georgeri.

Georg saiatzen da aita oheratzen, baina honek oihukatzen du bere semeak hil egin nahi duela. Halaber, semearen laguna ezagutzen duela onartzen du, eta Georgeri aurpegiratzen dio kasu egin ez diola lagunari, Errusiara joan zenetik. George kikiltzen da aitaren hitz gogorrengatik.

Aitak, gaitzespenak amaituta, honako epai hau botatzen dio: itota hiltzera kondenatzen zaitut. Georgek etxetik alde egiten du eta zubi batera heltzen da. Han bere burua erortzen uzten du, hiltzeko, agidanez.