Varuna: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: ml:വരുണൻ
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: als:Varuna
27. lerroa: 27. lerroa:
[[Kategoria:Mitologia]]
[[Kategoria:Mitologia]]


[[als:Varuna]]
[[ca:Varuna (mitologia)]]
[[ca:Varuna (mitologia)]]
[[cs:Varuna]]
[[cs:Varuna]]

19:23, 21 maiatza 2010ko berrikusketa

Varuna jainkoa bere krokodiloaren gainean
Fitxategi:Varuna draakonil.jpg
Varuna, bere ibilgailu makararen gainean (munstro bat, agian krokodilo bat, irudi txinatarra.
Gezikadaka, Rama errege jainkoak, Varuna itsasotik irtetzera behartzen du.
Sui Ten, hamabi deva nagusietako bat (Varuna jainkoaren bertsio japoniarra. Kyotoko Museo Nazionala, Japonia
X. mendeko Varunaren estatua, champa kulturan (zibilizazio hinduista Vietnamen). Goian, Kubera eta Īśāna. Behean, Nairrita, Agni, Varuna eta Indra.

Hinduismoari dagokionez, Varuna, ozeanoaren jainkoa da.

Vedatar garaian

Erlijio vediko primitiboan (hinduismoaren aurretik), Varuna jainko nagusi bat zen, Aditiatako bat. Jainko hindu garrantzitsuenetako bat zen, asuren buruzagia, Rig Vedan aipatzen denaren arabera.

Zeruaren edo euriaren jainkotzat hartzen zen, gutxi gora-behera alde negatibo batetan, zeruko kaosa eratzen baitzuen, euria, ekaitzak, tximistak eta trumoiak sortuz.

Varunak, hildakoen erresuma ere gobernatzen zuen.

Beti zihoan bere anaia biki Mitrarekin ("laguna" esan nahi duena), Eguzkiaren, Egunsentiaren eta adiskidetasunaren jainkoa zena. Biak ziren zinaren eta kontratuen jainkoak. Elkarrekin, egun osoa irudikatzen zuten: Varuna, gaua eta iluntasuna zen, Mitra, eguna, goiza eta eguzki argia zen bitartean. Horregatik, biek irudikatzen zuten legea, bere bi aurpegiekin.

Atharva vedak, Varuna, guztia dakiena bezala deskribatzen du, edozein gezur hatzemateko gai. Izarrak, mila begiko bere espioiak dira, gizakien mugimendu bakoitza zaintzen.

Mitrak, adiskidetasunean eta harreman guztiean, promesak, zinak, kontratuak eta zintzotasuna betetzen zirela zaintzen zuen bitartean, Varunak beste horrenbeste egiten zuen bere aldetik, baina modu gatazkatsuan, zeruan zein sakontasunen handitasunean.

Hinduismoan

Purana garaian, Varuna, itsasoaren jainko bat izatera pasa zen, bigarren mailako erdijainko bat. Bere vajana (ibilgailua), krokodilo bat zen.

Ramaiana testu epikoaren arabera, Varuna, Saumanasaren jabea zen, Mendebaldeko elefantea (unibertsoa eusten duten lau elefanteen artean).