Euskal idazle: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
67. lerroa: 67. lerroa:
== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
* [[Euskarazko literatura]].
* [[Euskarazko literatura]].
* [[Euskal Herriko idazle erdaldunak]].
* [[Euskal Herriko erdal idazleak]].
* [[Euskal Herriko argitaletxeen zerrenda]]
* [[Euskal Herriko argitaletxeen zerrenda]]



14:11, 24 maiatza 2010ko berrikusketa

Euskal idazlea euskaraz idazten duen egilea da. Horrenbestez, Euskal Herrikoa den baina erdaraz idazten duen egilerik ez da euskal idazletzat hartuko. Honela idatzi zuen Koldo Mitxelenak:[1]

« Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatzirikako zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak —eta jakinaren gainean darabilt izen hau, Euskal Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin—, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan euskal idazle; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira. Horrela, euskal idazle genuen Silvain Pouvreau; erdal idazle, haatik, Pio Baroja eta Jean de Sponde. Eskubide osoa dute, beraz, Zeruko Argiak eta Anaitasunak iragarkietan oihukatzen dutenean: Geu gara euskal prentsa. Eta gainerakoak euskal prentsa dira euskarari sarrera uzten dieten heinean eta ez gehiagotan. Obras son amores, y no buenas razones, esan ohi da aski ezaguna dugun beste hizkuntza batean, eta ez dabiltza oker, nik uste, hori diotenak. »

Kolektiboa koordinatzeko sortu zuten Euskal Idazleen Elkartea.

Euskal idazle klasikoen artean, nabarmentzekoak dira "Axular" (Geroren egilea), Bernart Etxepare (Linguae vasconum primitiae), Joan Perez de Lazarraga (Dianea eta Koplak), Txomin Agirre (Kresala, Garoa), "Lauaxeta" eta "Lizardi".

Mundu osoan oihartzun handiena izan duen egungo euskal idazlea Bernardo Atxaga da; Obabakoak du libururik ezagunena, eta haren lanak hainbat hizkuntzatara itzuli dituzte. Gaur egungo beste idazle aipagarri batzuk: Unai Elorriaga, Koldo Izagirre, Mariasun Landa, Anjel Lertxundi, Ramon Saizarbitoria, Joseba Sarrionandia, Itxaro Borda eta Arantxa Urretabizkaia.

Arabako idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Arabako idazleak»

Historiaren ikuspegitik, eta gaztelaniazko idazleak alde batera utzita, Joan Perez de Lazarraga (1548?-1605) dugu arabar idazlerik garrantzitsuena, harena baita Hego Euskal Herriko testurik zaharrena.

Gaur egungo idazleen artean, aipatzekoak dira Fito Rodriguez (1955-) (2006tik Euskal Idazleen Elkarteko presidentea), Xabier Montoia (1955-) emankorra eta Josemari Velez de Mendizabal (1949-).

Nabarmentzekoa da, orobat, bi hizkuntza komunitateen artean zubi lanak egiten dituen Toti Martinez de Lezea (1949-).

Bizkaiko idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Bizkaiko idazleak»

Klasikoen artean, Juan Antonio Mogel (1745-1804), Txomin Agirre (1864-1920), Kirikiño (1866-1929), "Lauaxeta" (1905-1937) eta Eusebio Erkiaga (1912-1993).

Gaur egungoen artean, Edorta Jiménez (1953-), Joseba Sarrionandia (1958-), Miren Agur Meabe (1962-) eta Kirmen Uribe (1970-).

Bilboko idazleen artean (Bilbo Handikoak ere barne), Gabriel Aresti (1933-1975), Andolin Eguzkitza (1953-2004), Laura Mintegi (1955-), Lutxo Egia (1969-), Unai Elorriaga (1973-), Julen Gabiria (1973-) eta Urtzi Urrutikoetxea (1977-).

Gipuzkoako idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Gipuzkoako idazleak»

Idazle klasiko aipagarrien artean, Juan Antonio Mogel (1745-1804), "Orixe" (1888-1961), "Lizardi" (1896-1933) eta Yon Etxaide (1920-1998).

Egile garaikiderik ezagunena, aldiz, Bernardo Atxaga (1951-) da (Obabakoak), eta beste garrantzitsu batzuk Ramon Saizarbitoria (1944-), Arantxa Urretabizkaia (1947-), Anjel Lertxundi (1948-), Mariasun Landa (1949-), Koldo Izagirre (1953-) eta Harkaitz Cano (1975-).

Lapurdiko idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Lapurdiko idazleak»

Lapurdiko idazle klasikoen artean, Joanes Leizarraga (1506-?), "Axular" bera (1556-1644) eta Jean Pierre Duvoisin (1810-1891) ditugu.

Garaikideen artean, Piarres Lafitte (1901-1983), Piarres Larzabal (1915-1988) antzerkigilea, Itxaro Borda (1959-) eta Eneko Bidegain (1975-) ditugu.

Nafarroako idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako idazleak»

Nafarroako egile klasikoen artean ditugu, "Axular" bera (1556-1644), Arturo Kanpion (1854-1937) eta "Larreko" (1869-1949).

Gaur egungoen artean, aldiz, Jose Angel Irigarai (1942-), Jon Alonso (1958-), Patziku Perurena (1959-), Aingeru Epaltza (1960-), Jokin Muñoz (1963-), Juanjo Olasagarre (1963-), Alberto Barandiaran (1964-) eta Castillo Suarez (1976-).

Nafarroa Behereko idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroa Behereko idazleak»

Probintzia horretako idazle garaikideak dira, besteak beste, "Xalbador" bera (1920-1976), Xipri Arbelbide (1934-), Itxaro Borda (1959-) eta Antton Luku (1959-).

Zuberoako idazleak

Sakontzeko, irakurri: «Zuberoako idazleak»

Zuberotar idazle klasikoen artean daude Arnaud Oihenart (1592-1667), Pierre Topet (1786-1862) eta Agosti Xaho (1811-1858).

Egile garaikide garrantzitsuak dira, besteak beste, Pierre Bordazarre (1908-1979) pastoralgilea eta Jean Louis Davant (1935-).

Erreferentziak

  1. Koldo Mitxelena: Koldo Mitxelena gure artean. Editoreak: Anjel Lertxundi eta Inazio Mujika. Irun, Alberdania, 2001.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Euskal idazleak