Henan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: fj:Henan
t robota Erantsia: mr:हनान
232. lerroa: 232. lerroa:
[[ko:허난 성]]
[[ko:허난 성]]
[[lt:Henanas]]
[[lt:Henanas]]
[[mr:हनान]]
[[ms:Henan]]
[[ms:Henan]]
[[nl:Henan]]
[[nl:Henan]]

16:30, 30 maiatza 2010ko berrikusketa

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula

Henan (河南 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia baten izena da. Probintziak 167.000 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 98.690.000 biztanle bizi ziren bertan.

Inguru naturala eta kokapena

Longmen mendietako haitzuloen ikuspegia.

Ia 100 milioi biztanlerekin, Henan, Txinako Herri Errepublikako probintziarik jendetsuenetakoa da Guangdongekin batera. Erroldatu gabeko biztanleria kontutan hartuta, Guangdongek biztanle gehiago dauzka, izan ere, Perla ibaiaren deltan nekazal guneetatik etorritako ehundaka mila langile bizi dira, nahiz eta erroldaturik ez dauden.

Probintziaren mugakideak honakoak dira: Hebei probintzia iparraldean, Shandong probintzia ipar-ekialdean, Anhui probintzia hego-ekialdean, Hubei hegoaldean, Shaanxi mendebaldean, eta Shanxi ipar-mendebaldean.

Geografia

Henan probintzia laua da ekialdean, eta menditsua mendebalde eta hegoaldeko muturrean. Ekialde eta erdialdea Txina Iparreko lautadaren zati dira. Ipar-mendebaldean Taihang mendilerroaren zati bat probintzian barneratzen da. Mendebaldean, Qinling mendiak daude iparraldetik hegoalderako norabidean probintzia zerhakatuz, eta hegoaldean Dabie mendiek Henan eta Hubei probintzien arteko muga markatzen dute.

Ibai Horia iparraldetik igarotzen da, probintzian Sanmenxia babesgunetik barneratu, eta Luoyang zeharkatu ondoren, gizakiak egindako ubide sarean hedatzen da.

Klima

Henan probintziak klima kontinentala dauka, eta prezipitazio gehienak uda garaian ematen dira. Urtarrileko batez-besteko tenperatura 0 gradukoa da eta uztailekoa 27 eta 28 gradu artekoa.

Banaketa administratiboa

Henan probintzia hamazazpi prefektura mailako hirik eta zuzenean kontrolaturiko azpiprefekturako hiria Jiyuan (济源市 Jǐyuán Shì) izenekoa.

Probintzia osatzen duten prefektura hiriak honakoak dira:

Mapa # Izena Txinera sinplifikatuz Pinyineraz Mota
1 Zhengzhou 郑州市 Zhèngzhōu Shì Prefektura mailako hiria
2 Anyang 安阳市 Ānyáng Shì Prefektura mailako hiria
3 Hebi 鹤壁市 Hèbì Shì Prefektura mailako hiria
4 Jiaozuo 焦作市 Jiāozuò Shì Prefektura mailako hiria
5 Kaifeng 开封市 Kāifēng Shì Prefektura mailako hiria
6 Luohe 漯河市 Luòhé Shì Prefektura mailako hiria
7 Luoyang 洛阳市 Luòyáng Shì Prefektura mailako hiria
8 Nanyang 南阳市 Nányáng Shì Prefektura mailako hiria
9 Pingdingshan 平顶山市 Píngdǐngshān Shì Prefektura mailako hiria
10 Puyang 濮阳市 Púyáng Shì Prefektura mailako hiria
11 Sanmenxia 三门峡市 Sānménxiá Shì Prefektura mailako hiria
12 Shangqiu 新乡市 Shāngqiū Shì Prefektura mailako hiria
13 Xinxiang 商丘市 Xīnxiāng Shì Prefektura mailako hiria
14 Xinyang 信阳市 Xìnyáng Shì Prefektura mailako hiria
15 Xuchang 许昌市 Xǔchāng Shì Prefektura mailako hiria
16 Zhoukou 周口市 Zhōukǒu Shì Prefektura mailako hiria
17 Zhumadian 驻马店市 Zhùmǎdiàn Shì Prefektura mailako hiria

Politika

Henan probintziako gobernadorea Guo Gengmao (郭庚茂) da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Xu Guangchun (徐光春) da.

Garraioa

Aireportuak

Kokapen Hiria NAZE NAGE Aireportuaren izena
HENAN
Anyang ZHAY AYN Anyang Aireportua
Luoyang ZHLY LYA Luoyang Aireportua
Nanyang ZHNY NNY Nanyang Aireportua
Zhengzhou ZHCC CGO Zhengzhou Xinzheng Nazioarteko Aireportua

Kanpo loturak


Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.