Trazia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
ArthurBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: simple:Thrace
88. lerroa: 88. lerroa:
[[scn:Tracia]]
[[scn:Tracia]]
[[sh:Trakija]]
[[sh:Trakija]]
[[simple:Thrace]]
[[sk:Trácia]]
[[sk:Trácia]]
[[sl:Trakija]]
[[sl:Trakija]]

22:39, 31 maiatza 2010ko berrikusketa

Antzinako Trazia mapa berri batean.

Trazia[1] (grezieraz: Thrákē ) Ekialdeko Europaren eskualdea da, Balkaniar penintsularen hego-ekialdean kokatuta, Egeo Itsasoaren iparraldean.

Gaur egun bere lurraldea Bulgaria, Grezia eta Turkia artean zatituta dago, baina, antzinean, mugak Mazedonia mendebaldean, Itsaso Beltza ekialdean, Egeo Itsasoa hegoaldean eta Danubio iparraldean zituen.

Eskualdeko hiri nagusiak honako hauek dira: Istanbul, Gelibolu, Edirne (Uskudama traziarrez) eta Tekirdag, Turkian eta Komotene, Xanthos eta Alexandroupoli Grezian. Traziako eskualdea lurralde nekazaria da. Tabakoa, arroza, garia, kotoia, zeta, oliba olioa eta frutak ematen ditu.

Historia

Antzinaroa

Antzinean, Trazian traziar borrokalari tribu anitzak bizi ziren. Tribu hauek, mazedoniar ez bezala, inoiz ez zuten greziar kultura barneratuta izan, eta erreinu txikietan bizi ziren. Greziarren ikuspuntuan, barbaroak ziren, hori zela eta, K. a. 600 urtean gutxi gorabehera menpean hartu zituen, eta traziar urre eta zilarrezko meategiak baliatzeari ekin zioten.

Gero Pertsiaren menpean egon arren, K. a. 431 urtean Sitalces erregea eskualdea berbateratu zuen. Sitalces hil zenean, erreinua berriro zatitu zuten.

46 urtean, Trazia Erromatar Inperioaren menpean erori zen, Klaudio enperadorea aginpean zegoela. Erromako probintziarenak garai onak ziren Traziarentzat, III. mendeatik aurrera bataila-lur bihurtu arte.

VII. mendean, lurraldea bitan zatitu zuten: Bulgaria iparraldean eta Bizantziar Inperioa hegoaldean.

1361ean, Otomandar Inperioak Edirne mendean hartu zuen. 1453an, Istanbul hartu zutenean Trazia osoa turkiarra zen.

Aro Modernoa

1878an, Otomandar Inperioak iparraldeko Trazia Rumelia otomandar eskualdearekin batu zuen, baina, 1885an Bulgariako estatu gazteak, Rumeliako eskualdea anexionatu zuenean, Trazia izena bakarrik hegoaldeko zatia deitzeko erabili zen.

1912 eta 1913, Balkaniar Gudetan Bulgariak beste zati handi bat anexionatu zuen, Turkiako muga Maritsa ibaian kokatuz.

Lehenengo Mundu Gerra eta gero, Greziak Bulgaria eta Turkiako Trazia lortu zituen, hau da, ia traziar lurralde guztia Istanbul hiria izan ezik. Baina 1923an Laussaneko Itunari esker, Turkiaren muga berriro Maritsa ibaian kokatu zuten.

Bigarren Mundu Gerran, Bulgaria Trazia greziarra okupatu zuen (1941-1944), baina guda bukatu ondoren, lehengo mugak berreraiki zituzten.

Erreferentziak

Kanpo Lotura


120ko Erromatar Inperioko probintziak
Akaia | Afrika Prokontsularra | Alpe Cottiae | Alpe Maritimoak | Alpe Poenninae | Arabia Petraea | Armenia | Asia | Asiria | Bitinia | Britania | Dalmazia | Dazia | Egipto | Epiro | Galazia | Galia Akitania | Galia Belgika | Lugdunensis | Narbonensis | Germania Beherea | Germania Garaia | Balear Hispania | Hispania Betika | Hispania Lusitania | Hispania Tarraconensis | Italia | Judea | Kapadozia | Komagene | Korsika eta Sardinia | Kreta eta Zirenaika | Likaonia | Lizia | Mauretania | Mazedonia | Mesia | Norika | Numidia | Osroene | Panfilia | Panonia | Pisidia | Ponto | Rhetia | Sizilia | Siria | Sofene | Trazia | Zilizia | Zipre