Sause: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 42°29′50″N 1°12′57″W / 42.4973°N 1.2157°W / 42.4973; -1.2157
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
52. lerroa: 52. lerroa:


=== Beste interesgune batzuk ===
=== Beste interesgune batzuk ===
* San Esteban eliza: [[XI. mende]]an eraikitzen hasitako kriptan, horma pintura [[gotiko]]ak ditu. [[VIII. mende]]ko bataiarria du.
* San Esteban eliza
* Torre del homenaje: Feliciana haitzaren gainean XII. mendean eraikitako gaztelutik iraun duen hondarra. Jatorrizko X. mendeko gaztelutik ez da ia arrastorik geratu, zurezkoa baitzuen egitura.
* Torre del homenaje
* Udaletxea
* Udaletxea.
* Sada jauregia: han jaio zen Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa
* Sada jauregia: Sada familiaren jauretxea. Han jaio zen Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa. Jauregiari atxikita dago San Martin de Tours baseliza, XIII. mendekoa.
* Español del Niño jauregia
* Español de Niño jauregia: Español de Niño familiaren jauretxea, [[XVI. mende]]aren bukaerakoa.
* Isidoro Gil de Jaz eskola
* Isidoro Gil de Jaz eskola.
* Erdi Aroko lonja
* Erdi Aroko lonja.


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==

00:23, 2 ekaina 2010ko berrikusketa

Sause
Aragoiko udalerria
Administrazioa
Herrialdea Espainia
Probintzia Zaragoza
AlkateaIgnacio Machín Alegre
Izen ofizialaSos del Rey Católico
Posta kodea50680
INEk ezarritako kodea50248
HerriburuaSos del Rey Católico
Geografia
Koordenatuak42°29′50″N 1°12′57″W / 42.4973°N 1.2157°W / 42.4973; -1.2157
Map
Azalera216,62 km²
Altuera652 m
MugakideakXabier, Zangoza, Undoze Lerda, Urriés, Navardún, Petilla Aragoi, Uncastillo, Castiliscar, Zarrakaztelu eta Kaseda
Demografia
Biztanleria583 (2023)
225 (2022)
alt_left 278 (%47,7) (%53,5) 312 alt_right
Dentsitatea3,29 bizt/km²
Herritarrasausear
Informazio gehigarria
Sorrera938
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakPalermo
MatrikulaZ
Hizkuntza ofizialagaztelania
www.sosdelreycatolico.com

Sause[1] (gaztelaniaz eta ofizialki, Sos del Rey Católico, aragoieraz Sos d'o Rei Catolico) Zaragozako probintziako udalerria da, Nafarroarekiko mugan dagoena, Cinco Villas izeneko eskualdean kokaturik. Sause herria Feliciana haitzak burutzen duen muinoaren gainean dago eraikia.

Eskualdean hiriburu izan zen, eta orain biztanle gutxien dituen udalerria da, 722 biztanle baitzituen 2006an.

Historia

Sausek Errekonkista garaian hartu zuen garrantzia, mugako herri gisa, kokaleku estrategikoa baitzuen. Horregatik, X. mendekoak dira lehenengo aipamenak. Hartara, 975. urtean musulmanek gaztelua eraiki zuten Feliciana haitzean. XII. mendean, Ramiro II.a Aragoikoak gaztelua berreraiki zuen, Nafarroarekiko muga zaintzeko.

Hala ere, 1452an gertatu zen Sauseko historiako gertakari aipatuena, urte hartako martxoaren 10ean Sausen jaio baitzen Fernando II.a Aragoikoa, goitizenez Errege Katolikoa. Horregatik, gerora, herriari izena aldatu zioten gaztelaniaz eta aragoieraz (ordu arte Sos zen, soilik).

Interesguneak

1968. urteaz geroztik, multzo historikoa da Sauseko alde zaharra, oso ondo gorde baita.

Harresia

Sauseko herrigunea harresiek inguratua zegoen, eta oraindik zutik daude harresi haietako zazpi ate:

  • Portal de Zaragoza: ate nagusia, hortik abiatzen da Fernando el Catolico kalea, alde zaharreko kale nagusia.
  • Portal de la Reina.
  • Portal de Sangüesa.
  • Portal de Jaca.
  • Portal de Uncastillo.
  • Portal de Levante.
  • Portal de Poniente edo Portal del Mudo.

Beste interesgune batzuk

  • San Esteban eliza: XI. mendean eraikitzen hasitako kriptan, horma pintura gotikoak ditu. VIII. mendeko bataiarria du.
  • Torre del homenaje: Feliciana haitzaren gainean XII. mendean eraikitako gaztelutik iraun duen hondarra. Jatorrizko X. mendeko gaztelutik ez da ia arrastorik geratu, zurezkoa baitzuen egitura.
  • Udaletxea.
  • Sada jauregia: Sada familiaren jauretxea. Han jaio zen Fernando II.a Aragoikoa, Errege Katolikoa. Jauregiari atxikita dago San Martin de Tours baseliza, XIII. mendekoa.
  • Español de Niño jauregia: Español de Niño familiaren jauretxea, XVI. mendearen bukaerakoa.
  • Isidoro Gil de Jaz eskola.
  • Erdi Aroko lonja.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sause