Biomasa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: af, bg, et, fa, is, ko, mk, sk Aldatua: ta
25. lerroa: 25. lerroa:
== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
* [http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=1586 Biomasa-energia] artikulua, Zientzia.net gunean
* [http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=1586 Biomasa-energia] artikulua, Zientzia.net gunean
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2233/basoa-energi-iturri/osoa Ultzamako esperientziari buruzko erreportajea Argia astekarian.]


[[Kategoria:Ekologia]]
[[Kategoria:Ekologia]]

15:46, 3 ekaina 2010ko berrikusketa

Biomasa, ekologian, eskualde bateko edo ekosistema bateko izaki bizidun guztiek duten masa da. Izaki bizidunak esaten denean, hilda dauden aleen masa ere kontuan hartu behar da: hildako zuhaitz baten enborra ere biomasaren parte da. Biomasaren baitan mikroorganismoak, landareak zein animaliak sartzen dira.

Biomasaren neurri-unitate gisa area-unitateko dagoen masa edo ekosistema bateko masa osoa erabil daiteke. Beraz, tonak kilometroko karratuko edo gramoak metro karratuko erabil daitezke, baina baita ekosistema batean, laku batean esaterako, dagoen masa osoa ere. Biomasa modu askotara neur daiteke, zertarako neurtuko den kontuan hartuta. Masa freskoa erabil daiteke, ura barne, esaterako lursail batek ekoizten duen patata kiloak jakiteko. Beste testuinguru batzuetan masa organiko lehor gisa neurtzen da. Aplikazio zientifiko zehatzetan, bestalde, organikoki lotutako karbonoaren masa gisa neurtzen da.

Energia ekoizpena

Biomasa unitatea Alemanian

Azken urteetan biomasa hitza energia-iturri alternatibo bat adierazteko hasi da erabiltzen. Kasu honetan, erregai modura edo ekoizpen industrialerako erabil daitekeen material biologikoari deitzen zaio biomasa.

Hainbat energia ekoizpen prozesu dago:

  • Gasifikazioa: Biomasaren konbertsioa erregai gaseosoetan elektrizitatearen eta beroaren lorpenerako more generadore gaseosoen bidez.
  • Errekuntza: Biomasaren errekuntzak beroa eta elektrizitatea sortzen du lurrun turbina sorgailuak erabiliz.
  • Pirolisia: biomasaren deskonposaketa termala da, oxigeno eta aire gabe tenpera handietako egoeretan jarriz.
  • Kogenerazioa: biomasaren errekuntza da ikatzaren ordezko partzial moduan erabiliz.
  • Hartzidura alkoholikoa: almidoia azukrean eraldatuz eta azukrea alkohola hartzituz lortzen den erregai alkoholikoa da.
  • Gasifikazio-erregai sintesia: Metanolaren produkziorako erregaien fintze prozesua eta gasifikazioaren erabilera da.
  • Transesterifikazioa: Olio organikoen eta alkoholaren nahasketan datza, etil edo metil ester bezalako ester lipidikoak sortzeko helburuarekin. Bukaerako erregaiari biodiesela deritzo.
  • Digestio anaerobikoa: baliabide biologikoen bidez eta egoera anaerobikoetan metanoaren eraketa da.
  • Mikroturbinak: Turbina txikiagoen bidezko elektrizitatearen sorrera biomasatik abiatuta.

Ikus, gainera

Kanpo loturak