Ingeles lorategi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
No edit summary
t Ingeles lorategi izenburuaren ordez, Lorategi ingeles ezarri da, birzuzenketaren gainetik
(Ez dago alderik)

11:30, 13 ekaina 2010ko berrikusketa

Prior Park, Bath.

Lorategi ingelesa da XVIII. mendearen hasieran Ingalaterran sorturiko lorategi-estilo bat, geroago Europa osoan lorategi-estilo nagusi gisa hedatu zena, lorategi frantsesari gaina hartuz.

Ezaugarriak

Lorategi ingelesak natura idealizatu bat eraikitzen du, maiz Claude Lorraine eta Nicolas Poussin pintoreen paisaietan inspiratua. Lorategi-estilo honetan aurkitu ohi diren elementuak dira laku bat, gorabehera leunak egiten dituzten malda apaleko belardi zabalak, tenplu klasikoen itxurako eraikuntzak, zubitxoak eta bestelako elementu arkitektonikoak, landa-paisaia idiliko bat eskaintzeko asmoz diseinatuak.

XVIII. mendera arte, Ingalaterra lorategi-estilo frantsesaren eraginpean egon zen. Estilo hori izugarri formala, egituratua, simetrikoa eta geometrikoa zen, eta natura domestikatu bat eskaintzea zuen helburu. Estilo horrekiko erreakzio modura, bestelako estetika bat nagusitu zen, lehentasuna ematen ziona naturaren berraurkikunde bati, bere alderdi basati eta poetikoari erreparatuta. Helburua jadanik ez zen natura kontrolatzea, baizik eta naturaz gozatzea.

Industrializazioari ekiten ari zitzaion garai hartan, lorategi irregularra halako erreakzio bat izan zen, lantegietako zurruntasunen aurka.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.