Konbentzioaren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t +
6. lerroa: 6. lerroa:
| oina = Roureko monasterioa, gudu zelaia zena
| oina = Roureko monasterioa, gudu zelaia zena
| data = [[1793]]ko [[martxoaren 7]]a - [[1795]]eko [[uztailaren 22]]a
| data = [[1793]]ko [[martxoaren 7]]a - [[1795]]eko [[uztailaren 22]]a
| lekua = {{ES-CT|1}}<br />{{EH|1}}
| lekua = {{ES-CT|1}}<br />{{bandera|EH}}
| koordenatuak =
| koordenatuak =
| lurraldea =
| lurraldea =

13:37, 18 ekaina 2010ko berrikusketa

Konbentzio gerra
Lehen Koalizioaren gerrak
Roureko monasterioa, gudu zelaia zena
Data1793ko martxoaren 7a - 1795eko uztailaren 22a
LekuaTxantiloi:ES-CT
 EH
EmaitzaBasileako ituna
Gudulariak
Espainia
Portugal
Erregezale frantziarrak
Txantiloi:FRA
Buruzagiak
Antonio Ricardos
Luis Firmin de Carvajal
José de Urrutia
Txantiloi:FRA Jacques Dugommier
Txantiloi:FRA Jacques Muller
Txantiloi:FRA Dominique Pérignon

Konbentzio gerra, baita Pirinioetako gerra izenaz ezaguna ere, 1793 eta 1795 artean, hau da Frantziako Konbentzio nazionala martxan ari zela, Espainia eta Frantzia arteko gerra izan zen.

1793an Luis XVI.a Frantziakoa hil zutenean, Manuel Godoyk Erresuma Batuarekin Lehen Koalizioa sinatu zuen[1].

Frantzia Espainia baino arinago izan zen eta martxoaren 7an Katalunia eraso zuen. Hala ere Antonio Ricardosek, bertako Kapitain Jenerala zena, kontraeraso egin eta 1659an galdutako Ipar Katalunia konkistatu zuen. Itsas-armadak Toulonen Frantziako erregezaleen alde egin zuenean, Ricardosen 25.000 soldaduek apirilaren 17an Saint-Laurent-de-Cerdansetik muga zeharkatu zuen[2]. Maiatzaren 18an Dagobertek zuzendutako armada frantziarrak menderatu zuen Mas Deuko guduan Banyuls-dels-Aspres, Fuerte de Bellegarde, Céret eta Arles okupatuz.

Irailaren 22an Trouillasko guduan berriro frantziarrak menderatu, portuges eta britainiarren laguntzari esker. Hala ere, hornigairik ez zuenez atzera egin behar izan zuen.

Frantziako erreklutatze masiboak gerraren egoera erabat aldatu zuen. 1794 eta 1795 artean Dugommierrek zuzendutako armada frantziarrak espainiarrak Ipar Kataluniatik botatzeaz gain, Katalunia eta Hego Euskal Herria konkistatu zituen, Miranda de Ebro ere okupatuz.

Espainiak berriro kontraeraso egin eta frantziarrak gerra aurreko mugetara mugiarazi zituen. Godoyk, gerra irabazteko gai ez zela konturatu zenean, 1795ean Basileako ituna sinatu zuen. Itun honen bitartez Espainiak Frantziako errepublika onartu zuen eta Hispaniola uhartearen zati bat eman zion[3].

Erreferentziak

  1. Émile Darnaud, Notice que prit le département de l'Ariège à la guerre de la République française contre le roi d'Espagne, Éditions Lacour, Nimes, 2004
  2. Eduard Vivas i Llorens, Guerra Gran, la batalla del Roure i el seu santuari, Annals de l'Institut d'Estudis Empordanesos, 25 (1992), 109-148
  3. www.hiru.com: Errepublika gerra-garaian ("Euskadi Konbentzioko gerran" atala)

Kanpo loturak