Mikroprozesadore: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Aldatua: tr:Mikroişlemci
113. lerroa: 113. lerroa:
[[tg:Микропратсессор]]
[[tg:Микропратсессор]]
[[th:ไมโครโพรเซสเซอร์]]
[[th:ไมโครโพรเซสเซอร์]]
[[tr:Mikroişlemciler]]
[[tr:Mikroişlemci]]
[[uk:Мікропроцесор]]
[[uk:Мікропроцесор]]
[[vi:Vi xử lý]]
[[vi:Vi xử lý]]

19:37, 23 ekaina 2010ko berrikusketa

Intel 80486DX mikroprozesadorea

Mikroprozesadore, mikro edo prozesatzeko unitate zentral, (PUZ), gaztelaniaz UCP (Unidad Central de Procesamiento) eta ingelesez CPU (Central Process Unit) izenaz ezagutua, konputagailuaren kontrolaz eta ariketa logikoez zein aritmetikoez arduratzen den txipa da.

Konputagailuaren burua da. Barruan milioika transistorez osatuta dago. Prisma itxura du eta txartel nagusiko zokalo elementuan sartzen da.

Beharrezkoa da desberdintzea prozesadorearen kontzeptua, Hardware kontzeptua, PUZ kontzeptuarekin, azken hau kontzeptu logiko bat baita. PUZ batek, bat edo mikroprozesadore ugari eduki ditzake, halaber, mikroprozesadore batek zenbait PUZ jasan ditzake.

Gehienetan mikroprozesadorean pakete moduan saltzen dira, mikroprozesadorea interferentzia elektronikoetatik babesteko eta era berean honek ingurugiroan kalte ez egiteko.


Gainberotzearen irtenbidea

Gaur egun, mikroprozesadorearen tamaina txikia eta operazioak egiterakoan erabiltzen den frekuentzia altuak direla eta ohizkoa da tenperatura handietara heltzea. Horretarako mikroprozesadorearen alboan hozteko sistema bat dute eta temperatura neurtu eta mikroprozesadorea gainberotzen denean itzalarazten duten mekanismo automatikoak dituzte. Sistema honek eduki ditzakeen akatsak argiaratzeko balio izaten du adibidez, haizagailua hondatzen denean.


Funtzionamendua

Mikroprozesadorea erregistroz osatua dago: control unitatea eta unitate aritmetiko-logikoa. Memoria nagusian gordeta dauden instrukzioak, zenbaki bitarren moduan sekuentzialki, burutzen ditu. Instrukzioak gauzatzeko zenbait fasetan egiten da:

• Instrukzioaren irakurmena memoria nagusitik

• Instrukzioa dekodatzen den lekura bidali

• Instrukzioa dekodeatu (instrukzioa zein den eta egin behar denaz ohartu)

• Eragigaiaren (operando) irakurmena, baldin badu

• Instrukzioaren gauzapena

• Emaitzen idazketa memoria nagusian

Fase bakoitzak PUZaren ziklo bat edo gehiago behar du hau burutu ahal izateko. Zikloen kantitatea prozesadorearen egituraren araberakoa izango da. Ziklo hauen iraupena erloju frekuentzietan zehaztua dago. Erloju honek milaka MHz sortzen ditu.


Osagaiak

Mikroprozesadore batek ondoko osagaiak ditu:


Ezaugarri nagusiak

Mikroprozesadore batek ondoko ezaugarriak ditu:


Ikus,Gainera


Kanpo loturak