2010eko Haitiko lurrikara: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 18°27′52″N 72°31′58″W / 18.46444°N 72.53278°W / 18.46444; -72.53278
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: qu:Aytipi pacha kuyuy (2010)
70. lerroa: 70. lerroa:
[[it:Terremoto di Haiti del 2010]]
[[it:Terremoto di Haiti del 2010]]
[[ja:ハイチ地震 (2010年)]]
[[ja:ハイチ地震 (2010年)]]
[[kk:Гаити жерсілкінісі (2010)]]
[[kk:Гаити жер сілкінісі (2010)]]
[[ko:2010년 아이티 지진]]
[[ko:2010년 아이티 지진]]
[[lad:טירימוטו אין איטי 2010]]
[[lad:טירימוטו אין איטי 2010]]

13:33, 30 ekaina 2010ko berrikusketa

2010eko Haitiko lurrikararen eragina jasan duten hiri nagusiak

2010eko Haitiko lurrikara 2010eko urtarrilaren 12ko arratsaldean Haitin lurrikara handia izan zen. Epizentroa, herrialdeko hiriburu den Port-au-Princetik hamabost kilometrora kokatu zen, 18°27′52″N 72°31′58″W / 18.46444°N 72.53278°W / 18.46444; -72.53278koordenatuetan, eta Richter eskalan 7,0 gradukoa izan zen[1]. Kaltetuak 3.000.000 pertsona izan daitezke[2] eta hildakoak 230.000 inguru[3].

Hildakoak ehunka mila izan daitezkeela uste du Haitiko lehen ministroak, izan ere, seismoak Haitiko hiriburuko hainbat eraikin eraitsi ditu[1][4][5]. Eusko Jaurlaritzak 200.000 euroko diru-laguntza eman zituen Haitin izandako kalteak konpontzen laguntzeko[4]. Era berean, Ertzaintzaren 27 espezialista eta Eusko Jaurlaritzaren larrialdi teknikari bat bidali zituen hainbat 4x4 ibilgailurekin Haitira[6].

Geologia

USGSren mekanismo fokalak lurriakaren uhin-sismikoentzat. Area ilunek konpresioa irudikatzen dute eta area argien tentsioa. Iparraldea goialdean agertzen da. Geziek mugimendu sinistroa erakusten dute eta failaren planoa bi gezien arteko txuri eta beltzaren arteko elkartzen zonan dago. Mugimendu hau Karibear plakak (hegoaldean) Ipar Amerikako plakarekiko (iparraldean) duen ekialderantzako norabideak sortu du.

Lurrikara lehorrean gertatu zen, 2010eko urtarrilaren 12an, gutxi gora bera Port-au-Princetik 25 kilometrora eta 13 kilometroko sakoneran, arratsaldeko 16:53tan (bertako ordua). Bertan kokatuta dagoen faila sistemak Enriquillo-Plantain Garden faila sistema du izena[7] Mercalli intentsitate eskalaren arabera (MM) VII-IX intentsitateko mugimenduak egon ziren Port-au-Prince eta ingurumarietan. Beste herrialde batzuetan ere nabaritu zen. Honela Kubako Guantanamo hirian MM III eskala izan zeun, Jamaikako hiriburuan MM II, baita Venezuelan eta Puerto Ricoko hiriburuetan ere. Santo Domingon MM IIIko intentsitatea izan zen[8][9].

Lurrikara lehorrean gertatu zenez itsasoan gertatu beharrean eraikinak eta jendeak zuzenean jasan zituen mugimenduak, batez ere sakonera eskaseko lurrikara izan zelako[10].

Kalteak

Port-au-Princeko aireportua itxi behar izan zuten eta telefono bidezko komunikazioak eten egin ziren lurrikararen ondorioz. Haitiko Nazio Batuen Erakundeko egoitza erautsi egin zen eta bertako hainbat langile desagertu egin ziren.

Heriotzak

Haitiko Lehen Ministroak, Jean Max Bellerivek, 140.000 heriotza egon zitezkeela esan zuen[11]. baina Gurutze Gorriaren arabera 45.000 eta 50.000 artean izan daitezke hildakoak[12], nahiz eta zenbaki hau ez den oraindik konfirmatu. Izan ere etxe birrinduen artean zenbat jende bizi den jakitea oso zaila da[13].

Port-au-Princeko NBEaren egoitza suntsitu egin zen lurrikararen ondorioz eta, frantziar atzerri ministroaren arabera, bertako langile guztiak eta Haitiko misioko buruzagia, Hédi Annabi, bertan hil ziren. Gainera, hango 100 langilek desagerturik jarraitzen dute[14][15]. Hildakoen artean Jimmy O. Barikad hip hop abeslaria eta Port-au-Princeko artzapezpikua daude.

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: 2010eko Haitiko lurrikara