Benito Ansola: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Benito Ansola apaiza eta zinemazalea Lekeition jaio zen 1928ko abuztuaren 13an. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen Bergarako seminarioan eta Gast...
(Ez dago alderik)

16:56, 1 uztaila 2010ko berrikusketa

Benito Ansola apaiza eta zinemazalea Lekeition jaio zen 1928ko abuztuaren 13an. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen Bergarako seminarioan eta Gasteizen, eta 1953an apaiz ordenatu zuten Bilbon.

Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, baina gainera, zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bete-betean bultzatu du, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu, eta 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin.

2010ean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak bere izena jarri die euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu dituen bekei.