82.477
edits
t (robota Erantsia: my:Arrow) |
No edit summary |
||
Historiaurreko gezi motak oso ugariak dira: batzuk, almendra forma dute, beste batzuk, erramu edo olibondo hostoarena, beste batzuk berriz, hiruki edo [[erronbo]] formakoak dira. Oinarrian, zirkuluerdi bat izaten dute, edo baita bi mutur ere. Sukarri edo arroka kristalezko mutur hauetako batzuk, [[Espainia]]ko [[Arkeologia Museo Nazional]]ean daude.
[[Asiriar]] baxuerliebetan ikus daitekenez, ekialdeko geziak egipziarren oso antzerakoak ziren. Erramu hosto formako muturra, brontzezkoa izango zen. Makiltxoa nahiko luzea da eta, beste muturrean, hainbat lumatxo daramatza itsatsita. Arkulariek, [[besaurre]]a, [[mangerdi]] itxurako zerbaitekin estalita zeramaten, [[larru]]zkoa izan behar zuena, sokaren [[igurzketa]] eragozteko. [[Herodoto]]k, antzinako ekialdetarrak, oraingo [[Irak]], [[Iran]] eta inguruko beste hainbat herrialdetan bizi ziren herriak, [[partiar]]rak bereziki, geziaren erabileran abilezia handikoak zirela dio. Itxuraz, etiopiarren artean, arma izugarria zen. Hauek, ez zuten gezitokirik eramaten. Geziak, burua estaltzeko erabiltzen zuten kasko antzeko batetan eramaten zituzten. [[Eszitar]]rek eta [[numidiar]]rek, euren geziak, eskuineko zein eskerreko eskuarekin jaurtitzeko abilezia zuten.
|