Hegoafrika: berrikuspenen arteko aldeak
t robota Erantsia: my:တောင်အာဖရိကနိုင်ငံ; cosmetic changes |
|||
117. lerroa: | 117. lerroa: | ||
* {{eu}} [http://www.jalgi.com/atlasa/estatuak.html Jalgi.com atlasa] datuak, mapak eta irudiak |
* {{eu}} [http://www.jalgi.com/atlasa/estatuak.html Jalgi.com atlasa] datuak, mapak eta irudiak |
||
{{CIA|sf}} |
{{CIA|sf}} |
||
* [http://www.argia.com/argia-astekaria/2238/hegoafrika/osoa Hegoafrikari buruzko erreportajea Argia astekarian.] |
|||
{{Afrikako herrialde eta lurralde aurkibidea}} |
{{Afrikako herrialde eta lurralde aurkibidea}} |
12:20, 8 uztaila 2010ko berrikusketa
Hegoafrika[1][2][3] Afrika hegoaldeko muturreko estatua da, Atlantiko eta Indiar ozeanoen artean kokatua. Mugakide ditu Namibia, Botswana, Zimbawe, Mozambike eta Swazilandia. Lesotho estatu txikia guztiz inguratzen du Hegoafrikak.
Hiru hiriburu ditu: Lurmutur Hiria (legegilea), Pretoria (administratiboa) eta Bloemfontein (judiziala). Hala ere, hiri handiena Johannesburg da.
Geografia
Hegoafrika 1.219.080 km² luze-zabal da eta, izenak berak dioen bezala, Afrika kontinentearen hego muturrean dago. Mugakide ditu Namibia, Botswana, Zimbawe, Mozambike, Swazilandia eta Lesotho, azkeneko hau guztiz inguratuz. Hegoaldean Itxaropen Onaren Lurmuturra dago, Indiako Ozeanoa eta Atlantikoa banatzen dituen lurmutur ezaguna, Lurmutur Hiriari izena ematen diona.
Duen eremu zabala dela-eta, muturreko klimak ditu: hegoaldean eta mendialdean klima epela (Mediterraneokoa bezalakoa), ipar-mendebaldean azpi-tropikala eta ekialdean erdi-lehorra. Batez besteko euri prezipitazioa 464 mm da.
Ibai nagusiak Atlantikora isurtzen den Orange eta Indikora isurtzen diren Vaal eta Limpopo dira.
Historia
Hego Afrikako historia anitza eta aberatsa da, Historiaurretik herri, kultura eta etnia ezberdinak bildu eta nahastu baitira. Boskimanoen kultura duela gutxienez 25.000 urte dago Hego Afrikan, eta bantuena duela 2 500.
Idatzitako historia europarren etorrerarekin hasi zen. Portugaldarrak joateko lehenengoak baziren ere, lurraldea ez zuten kolonizatu. Lehen kolonizatzaileak herbeheretarrak izan ziren, XVIII. mendearen bukaeratik aurrera britaniarren lehian. Azken urteotako historia apartheid izeneko erregimen baztertzaileak eta honen amaierak markatu zuten.
Hizkuntzak
Hegoafrikan hamaika hizkuntz ofizial daude: afrikaansa, ingelesa, ndebelera, Iparraldeko Sothoera, Hegoaldeko Sothoera, swaziera, tsongera, tswanera, vendera, xhosera eta zuluera. Kopuruaren aldetik, India baino ez du aurrean.
1996ko Errolda Nazionalaren arabera, ama-hizkuntza mintzatuenak zulu (9.2 milioi hiztun), xhosa (7.2 milioi) eta afrikaans (5.8 milioi) dira. Bigarren hizkuntza gisa, mintzatuenak ingelesa (2.2 milioi hiztun), afrikaansa (1.1 miloi) eta zulu (0.5 milioi).
Horretaz gain, ofizialak ez diren beste zortzi hizkuntza onartzen dira: fanagalo, khoe, lobedu, nama, ndebele, phuthi, san eta Hegoafrikako keinu hizkuntza. Hizkuntza horiek lurralde batzuetan egoera babestuagoa daukate, baina hiztun kopuru txikia dela eta, ez dute nazio osoko onarpenik jasotzen. San eta khoikhoi herrien hizkuntzak Namibia eta Botswana aldera hedatzen dira. Nolanahi ere, ehiztari-biltzaile herri hauen kultura eta hizkuntza, Afrikako beste herrien aldean hain desberdina, baztertuta egon dira oso, eta desagertzeko zorian daude.
Hegoafrikar txuri askok beste hizkuntza europarretan hitz egiten dute, portugesa (Angolako eta Mozanbikeko beltzek ere mintzatua), alemaniera edo greziera besteak beste. Bitartean, asiar eta indiar askok Hego Asiako hizkuntzetan hitz egiten dute: telugu, hindi, gujarati edo tamil.
Banaketa administratiboa
Apartheida 1994an amaitzean, Hegoafrikako 4 probintziak eta 10 bantustan independenteak desagertu ziren, 9 probintzia berriak sortzeko:
- Lurmutur Mendebaldea (Western Cape) : antzinako Lurmutur probintziaren hego-mendebaldea.
- Lurmutur Iparraldea (Northern Cape) : antzinako Lurmutur probintziaren iparraldea
- Lurmutur Ekialdea (Eastern Cape) : antzinako Transkei eta Ciskei bantustanak eta antzinako Lurmutur probintziaren hego-ekialdea, gehi Indiako Ozeanoko bi hegoafrikar uharteak (Marion eta Eduardo Printzearen uharteak).
- KwaZulu-Natal : Natal eta Zululand.
- Estatu Askea (Free State) : antzinako Orangeko Estatu Librea eta zenbait bantustan
- Ipar-mendebaldea (North West) : antzinako Transvaal mendebaldea, Lurmutur probintziaren iparraldea eta Bophuthatswana bantustana.
- Gauteng : antzinako Pretoria-Witwatersrand-Vereeniging.
- Mpumalanga : antzinako Transvaal ekialdea.
- Limpopo : antzinako Transvaal iparraldea.
Txantiloi:Hego Afrikako lurralde banaketa
Hegoafrikar ezagunak
- Henry Hare Dugmore (1810-1896), misiolaria eta xhosazko itzultzailea.
- John Ronald Reuel Tolkien (1892-1973), idazlea.
- Pieter Botha (1916-2006), apartheid sistemaren sustatzailea eta herrialdeko buruzagia izandakoa (1978-1989).
- Nelson Mandela (1918-) politikaria, giza eskubideen aldeko ekintzailea eta herrialdeko presidentea izandakoa (1994-1999).
- Desmond Tutu (1931-) apezpikua eta giza eskubideen aldeko ekintzailea.
- Miriam Makeba (1932-2008), abeslaria.
- Frederik de Klerk (1936-) herrialdeko presidentea izandakoa (1989-1994).
- John Maxwell Coetzee (1940-), idazlea.
- Joseph Shabalala (1941-), musikaria.
- Thabo Mbeki (1942-), herrialdeko presidentea izandakoa (1999-2008).
- Mark Shuttleworth (1973-), informatikari eta enpresaburua.
- Charlize Theron (1975-), aktorea.
- Benny McCarthy (1977-), futbolaria
Erreferentziak
- ↑ 38. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-06-01).
- ↑ Terminologia Bankua. Euskalterm (Noiz kontsultatua: 2010-06-01).
- ↑ Hegoafrika sarrera. Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2010-06-01).
Ikus, gainera
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hegoafrika |
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
- Hegoafrikari buruzko erreportajea Argia astekarian.
Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura Txantiloi:NA lotura