Saguzar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Almabot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: eml:Pipistrel
123. lerroa: 123. lerroa:
[[da:Flagermus]]
[[da:Flagermus]]
[[de:Fledertiere]]
[[de:Fledertiere]]
[[eml:Pipistrel]]
[[en:Bat]]
[[en:Bat]]
[[eo:Kiropteroj]]
[[eo:Kiropteroj]]

03:25, 13 uztaila 2010ko berrikusketa

Taxotaula bat irakurtzeko eraWikipedia:Taxotaula bat irakurtzeko era
Taxotaula bat irakurtzeko era
Saguzar
Fosilen hedapena: Paleozeno berantiar-gaur egun
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea

Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea


Corynorhinus townsendii

Sailkapen zientifikoa
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Azpiklasea: Eutheria
Goiordena: Laurasiatheria
Ordena: Chiroptera
Blumenbach, 1779

Azpiordenak

Saguzarrak edo gau-enarak (Chiroptera) ugaztun hegalariak dira. Saguzarren aurreko besoak hegal gisa garatu dira eta horregatik hegal egiteko gai diren ugaztun bakarrak dira, planeatzeko gai diren beste batzuekin alderatuta. Hegan egiteko modua hegaztien ezberdina da, ez baitituzte besoak mugitzen, baizik eta behatzak. Behatzen artean mintz fin bat dago, patagio izenekoa. Chiroptera izena grezieratik dator (χειρ) "esku" eta pteron (πτερον) "hegal."

Kalkulatzen da 1.100 bat espezie daudela mundu osoan zehar, hau da, ugaztun guztien %20a gutxi gora behera. Gorputzaren zati handi bat hartzen duen bihotz erraldoia dute, hegan egiteko energia ugari behar baitute. Euskal Herrian 25 espezie inguru daudela estimatzen da. Txikienek 29-33 mm. artean neurtzen dute eta 2 gramoko pisua dute; handienek berriz 1,5 metroko tamaina eta 1,2 kilogramoko pisua. Landare tropikal batzuek behar-beharrezkoa dute saguzarrak egotea, euren haziak hedatzeko modu bakarra eurek hedatzea delako.

Bizitokia

Bizitokiak saguzar espezieen arabera aldatzen dira. Hiru portaera nagusitzen dira: urte osoan zehar leizeetan bizi direnak ( haitzulotarrak ), urteko garai batzuk soilik pasatzen dituztenak kobazuloan (erdi-haitzulotarrak ) eta urte osoan zehar kanpoan bizi direnak ( kanpotiarrak ). Hainbat adibide:


  • Haitzulotarrak

- Kobazulo saguzarra edo Miniopterus schreibersi

- Ferra-saguzar mediterraneoa edo Rhinolophus euryale

- Arratoi-belarria edo Myotis myotis

- Tomes saguzarra edo Myoti blythi


  • Erdi-haitzulotarrak

- Ferra-saguzar txikia edo Rhinolophus hipposideros

- Ferra-saguzar handia edo Rhinolophus ferrumequinum

- Bizar-saguzarra edo Myotis mystacinus

- Ipar belarriaundia edo Plecotus auritus

- Bechstein saguzarra edo Myotis bechsteinii


  • Kanpotiarrak

- Saguzar arrunta edo Pipistrellus pipistrellus

- Gau-saguzar txikia edo Nyctalus leisleri

- Baratz-saguzarra edo Eptesicus serotinus

Ehiza eta desplazamendua

Gutxi gora behera gau-enaren ehuneko 70a intsektujaleak dira (Europar kontinenteko espezie guztien kasua da) eta beste gehienak fruitujaleak bira. Oso espezie gutxi dira haragijaleak. Intsektujaleen kasuan, harrapakinen alde gogorrak bota egiten dituzte eta usu saguzar kolonia baten pean mota honetako hondakinak ikus litezke.

Ehizatzeko eta mugitzeko ekolokazioa deitzen den sonar sistema natural bat baliatzen dute. Kiropteroak ultra-soinuak bidaltzen ditu ahotik edo, espezie batzuen kasuan sudurretik (Ferra-saguzar handiak adb.). Uhin horiek inguruko objektuetan islatzen dira atzera gau-enararen belarrietara itzuliz; honek hiru-dimentsiotako mapa bat sor dezake bere buruan uhinek itzultzeko behar izan duten denbora distantziak neurtzeko erabiliz. Saguzarrak sortutako ultrasoinu horiek ez dira entzungarriak gizakiarentzat, eta espezieen arabera iraupena eta frekuentzia aldatu egiten da. Halere, gai da gizakiak entzun ditzakeen moduko soinuak eta garrasitxoak sortzeko, baina horien helburua arrunt ezberdina da (kexazko oihu sozialak, plazerezkoak, ama eta umearen artekoak, oldarkorrak, defentsazkoak, limurtzaileak etb). Harrapakina ehizatzeko ahoa erabiltzen dute edo bestela hegoak, salabardoak bezala. Ehiza eremuak 3 kilometrotik 25 km-ra heda daitezke, espeziearen arabera. Saguzar batek 3000 intsektu harrapa ditzake gau bakar batean; arratoi-belarriak kilo 1 intsektu inguru harrapatzen du martxoa eta azaroa artean.

Ehiza moduak espeziearen arabera aldatzen dira:

  • Hegaldi zuzen edo zirkular moduko ehiza eta intsektuen harrapaketa 10 m-tik 25 m-ra zuhaitzen adaburuen gainetik.
  • Ur gaineko arraseko hegaldi moduko ehiza.
  • Intsektuen ehiza lurrean, bazka pentzeetan (bazka larreetan).
  • Sega-belardietako belar goretako intsektu-bilketa, mendi labarretan edo karriketako argien inguruan ere egiten ahal dutena.

Espezie ezberdinek ehiza-eremu eta harrapakin ezberdinak dituztenez, ez dute elkarrekiko lehiarik. Harrapakin mota ugariek erabilitako eremu naturalen aniztasuna adierazten digute: kakalardoak, eltxoak, euliak, gaueko tximeletak, armiarmak, matxinsaltoak...

Gau-enara baten urtea

  • Udazkena: Kiropteroak bitarteko edo aldiuneko biziguneetan hartzen dute aterpe. Hibernazio garairako koipe erreserba ugaria behar dutenez, asko ehizatzen dute. Ugaldu ere udazkenean egiten dira.
  • Negua: Intsektujaleak diren saguzarrek (Europako guztiek, beraz) hibernazioa egiten dute neguan, janari eskasiak bultzaturik. Hibernazioa azaro erditik goiti hasten da eta beti tenperatura berdina duten toki lasai, heze eta ilunak hautatzen dituzte (lurpeko harrobiak, harpeak, leizeak...). Sabaitik eskegita hibernatzen dute, paretetan finkatuak edo haien gorputza harriarekin kontaktuan egoteko aukera ematen dieten tarte estuetan bestela. Hibernazio edo negutze garaian, bihotzaren taupadak geldotu egiten zaizkie (450 taupadatik 20 taupadara pasatuz), arnasaldiak moteldu egiten dira eta batzuetan ordu bateko arnas gelditzeak gertatzen dira. Horrez gain, gorputzaren tenperatura apaldu egiten da. Espezie batzuetan, indibiduoak batak besteen kontra tinko-tinko jartzen dira berotasun jaitsiera mugatzeko (termo erregulazio soziala deitzen zaio) eta multzo bereizgarriak osatzen dituzte. Negutze erdian esnatu ezkero, haien bizia arriskutan jartzen dute energia xahutze handia suposatzen duelako horrek. Hori dela eta, esku-argiekin argitzea, mugikorrak erabiltzea, oihukatzea edo mugimendu bortitzak egitea kaltegarria da saguzar koloniarentzat. Udazkenetik, emeek arren esperma haien barnean gordea dute.
  • Udaberria:Martxoa aldera, gau-enarak ehizan eta aldiuneko aterpeetan bizitzen hasten dira berriz. Ernaldia orduan hasiko da eta 55-75 eguneko iraupena ukanen du espezieen arabera.
  • Uda:Ekainetik goiti, emeak erditze kolonietan biltzen dira (adb. Sarako leizeetako gaineko galeria beroetan) arrak bazter batean utziz. Ekain amaieran eta uztaila hasieran, emeek kume bakar batez erditzen dute ( saguzar arruntak eta gau-saguzarrak ezik, bikiak eduki baititzakete). Sortzean, txikia amaren hegaletan atxikia da; azken honek plazenta jaten du eta zilbor-hestea mozten. Ondoren, emeak kumea milikatzen du eta honek txilio indartsu bat botatzen du, etorkizunean ama aurkitzea errazteko. Edoskitzeak hilabete bat irauten du gutxi gora-behera.

Arriskuak

Saguzarrak desagertzeko zorian daudela eta, babestutako animaliak dira. Hauek dira kiropteroek aurkitzen ahal dituzten arrisku nagusiak:

  • Gai toxikoak: Tratamendurako produktuak irensteak norbanako zein kolonia oso batzuen heriotza eragin lezakeela ohartu gara. Animaliak pestizidek edo/eta ongailu kimikoek intoxikatutako intsektuak jatean, pozoia gantzean edo amaren esnean geratzen da. Hori dela eta, batez ere hibernazio garaian (haien koipea soilik kontsumitzen dutenean) eta edoskitze garaian (amaren pozoitutako esnea edaten dutelarik) hiltzen dira gau-enarak. Bestalde, behiei ematen zaizkien zizareen aurkako botikak, digestio aparatuan dauden parasitoak akatzen dituztenez, behi kakan aurkitzen dira eta saguzarrek jaten dituzten intsektuak kutsatu litzakete.
  • Behar ez denean iratzartzea: Neguan edo egunez esnatu ezkero, honek suposatzen duen energia xahutzeak kiropteroak asko nekatzen ditu eta heriotza eragin liezaioke.
  • Biziguneen itxiera: Eraikuntza zaharren berrikuntzak, irekidura zein sotorik ez duten eraikin modernoen garapenarekin eta ganbarak edo ganerrak logela bihurtzearekin batera, saguzarrei usaian erabiltzen dituzten eremuak kentzen dizkie (teilatupeak, eliza-dorreak, ganbarak, zubiak...). Meatze eta harrobien lurpeko zatiak segurtasunagatik isten dituztenean, espezie haitzulotarrek bizitokia galtzen dute. Horrez gain, zuhaitz zaharrak eta basoak mozteak zuhaitzetan bizi diren gau-enarei etxea kentzen die.
  • Ingurumenaren aldaketa: Intsektuentzat lagungarri diren biotopoen desagertzeak (hesiak, eremu hezeak, zuhaiztiak...) saguzarrei beharrezkoa zaien janari iturria murrizten du. Erretxina duten landareak eta zuhaitzak landatzeak eragin berdina du.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saguzar
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Chiroptera

Txantiloi:NA lotura