Jihad: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: az:Cihad
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: sq:Xhihad
68. lerroa: 68. lerroa:
[[sk:Džihád]]
[[sk:Džihád]]
[[sl:Džihad]]
[[sl:Džihad]]
[[sq:Xhihad]]
[[sr:Џихад]]
[[sr:Џихад]]
[[sv:Jihad]]
[[sv:Jihad]]

02:37, 14 uztaila 2010ko berrikusketa

Jihada sinbolizatzen duen bandera.

Jihad (arabieraz جهاد‎ ǧihād) Islamaren oinarrizko kontzeptu bat da, euskaraz ahalegina bezala itzul litekeena. Hitza Koranean "Jainkoaren bideko ahalegina" formula gisa agertu ohi da.

Garrantzitsua da ulertzea Islamak, beste erlijio batzuek ez bezala, ez duela pasibitatea eta otzantasuna predikatzen bere helburuak lortzeko bide bezala, akzioa baizik. Honegatik jihada askok Islamaren seigarren zutabetzat jotzen dute.

Baina "Islama defendatzen" dela esatea oso anbiguoa da, bai helburuetan bai metodoetan; praktikan "jihad" hitzak gauza asko izendatzen ditu.

Islamaren, musulmandarren edota beraien herrialdeen defentsak kanpoko etsai baten aurka "Guda Santu" edota borroka militar izaera al dezake. Jihadaren alderdi militarra Koranean eta Islamaren historia osoan agertzen da, baita musulmandarren artean ere, berez honek zilegitasunik eduki behar ez lukeen arren. Legegizon klasikoek oparo arautu zuten bide honen baliabide eta mugetaz (adinekoei, emakumeei, haurrei, gatibuei, apaizei eta templuei errespetua, etab...). Baina jihada bakearen predikazioa, Islamaren dialektikaren defentsa, musulmanak ez direnei doktrina islamdarra azaltzea, etab... ere bada.

Teoria klasikoak, batez ere moralista eta mistikoen artean, lehen "jihad txikia" dela jotzen du; "jihad handia" norberaren barnean Islama defendatzea izango litzateke, hau da, borroka espirituala edota komunitatearen barnean. Gaur egun, erregimen musulmandar askok yihad hitza garapen ezaren, gosearen eta analfabetismoaren aurkako borrokari erreferentzia egiteko erabiltzen dute. Jihad kontzeptua hain zabala da ezen askotan edozein politika edota borrokari zilegitasuna erabiltzeko erabiltzen da.

Jihada praktikatzen dutenei mujahidin deitzen zaio, nahiz eta praktikan termino hau borroka armatuari ekiten diotenak izendatzeko erabiltzen den.

Ikus, gainera