Iparraldeko goi nafarrera: berrikuspenen arteko aldeak
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{eztabaidatua}} |
|||
{| class="infotaula" align="right" style="width: 22em; border: solid black 1px" |
{| class="infotaula" align="right" style="width: 22em; border: solid black 1px" |
||
|- |
|- |
11:48, 21 uztaila 2010ko berrikusketa
Orri edo atal honen zuzentasuna eztabaidan dago Eztabaidan parte hartzeko edota haren berri izateko, zoaz eztabaida orrira. |
Iparraldeko goi nafarrera | |
---|---|
Iparraldeko goi nafarrera mintzatzen duten udalerriak.
Inguruko udalerriak. | |
Euskalkia: | Goi-nafarrera |
Hitz egiten den eremua: | Nafarroa: Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Bortziri, Ultzamaldea, Arakil eta Anue Gipuzkoa: Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribi |
Web orria: | Iparraldeko goi nafarrera, Euskarabidearen webgunean |
Iparraldeko goi nafarrera goi nafarreraren azpieuskalki bat da, Nafarroako ipar-ekialdean eta Gipuzkoako ipar-mendebaldean egiten dena.
Eremua
Iparraldeko goi-nafarrera mintzatzen den eremuak eskualde eta udalerri hauek barne hartzen ditu:
- Nafarroan Sakana, Leitzaldea, Malerreka, Bortziri, Ultzamaldea eta Anuen mintzatzen da.[1] Baztan ere sartu ohi da, nahiz eta sailkapen batzuetan Nafar-lapurterak beregan duen eraginarengatik berezko azpieuskalki bezala sailkatu.
- Gipuzkoan berriz, Lezo, Oiartzun, Irun eta Hondarribian. Hala ere, Lezoko hizkera maiz gipuzkeraren eta iparraldeko goi-nafarreraren arteko trantsizio-aldaeratzat sailkatu ohi da, Errenteriakoa bezala; eta ikerketa batek frogatu bezala, Errenteriako euskaldun zaharrenen artean iparraldeko goi-nafarreraren ezaugarriak agerikoak dira[2].
Hiztegi erkatua
Iparraldeko goi nafarrera | Euskara batua | Hegoaldeko goi nafarrera |
---|---|---|
Lotsa | Lotsa | Alkea |
Illea | Ilea | Biloa/illea |
Belarrie/bearrie | Belarria | Biarrie |
Lañoa | Lainoa | Lañoa |
Ordue | Ordua | Ordua/ordue |
Burnie | Burdina | Burdina |
Ostirela/ortzirela | Ostirala | Ortzilaria/ortzileria |
Bost/bortz | Bost | Bortz |
Iru | Hiru | Iru |
Arratorea/arratoia | Arratoia | Arratoia |
Larogei/lautanogei | Larogei | Lauetanogei |
Ongi etorri | Ongi etorri | Ongi etorri |
Esan/San/erran | Esan | Erran |
Gara | Gara | Gara |
Gizon au | Gizon hau | Gizon gau/au |
Erreferentziak
- ↑ http://www.euskarabidea.es/euskara/euskara-nafarroan/nafarroako-euskalkiak/iparraldeko-goi-nafarrera Euskarabidea.es
- ↑ Errenteriako euskararen kokapen dialektala, Josep del Río, Bilduma, 22. zkia
Kanpo loturak
- Iparraldeko goi nafarrerari buruzko orria, Euskarabidearen webgunean.
- Ahotsak.com: Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea.