Aingeru: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa: 10. lerroa:
{{commons|Category:Angels}}
{{commons|Category:Angels}}


[[Kategoria:Erlijioa]]
[[Kategoria:Erlijioak]]


[[it:Angelo]]
[[it:Angelo]]

11:27, 25 uztaila 2010ko berrikusketa

Aingeru hitza grekotik dator eta "mezulari" esan nahi du. San Agustinek dioen bezala, "aingeru izenak bere eginkizuna izendatzen du, ez bere izakera" (Psal. 103, 1, 15). Izen horrek, beraz, izaki horiek egiten dutena ezagutarazten digu, ez digu esaten zer diren, zer egiten duten baizik. Aingeruak Jainkoak gizakiengana bidaltzen dituen mezulariak dira, gizakien salbazioaren obran Jainkoaren zerbitzariak dira.

Beraien izateari buruz dagokionez, aingeruak izaki guztiz izpiritualak dira, gorputzik gabeak, ikustezinak eta hilezkorrak. Izaki pertsonalak dira, hau da, pentsatu eta maitatu egiten dute. Jainkoa aurrez aurre ikusten dute. Bera gurtzen dute eta, esan dugun moduan, bere zerbitzariak dira salbazioaren ekintzan.

Fede katolikoaren arabera, izaki hauen esistentzia fedearen bidez ezagutzen da. Ezin da arrazoiaren bidez demostratu. Jainkoak errebelaturiko gauza bat da, sinestu beharrekoa. Jainkoaren esistentzia, berriz, arrazoiaren bidez ezagutu daiteke munduaren ezaugarriei buruzko hausnarketaren bidez.

Elizak, liturgiaren ospakizunean, aingeruekin bat egiten du Jainkoa gurtzeko eta aingeru batzuen oroimena azpimarratzen du bereziki: san Migel, san Gabriel, san Rafael (irailaren 29an) eta aingeru zaintzaileak (urriaren 2an). Jaiotzetik heriotza arte, gizakien bizitza osoa beraien ardura eta bitartekaritzaz zuzenduta dago.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aingeru