Kirurgia plastiko: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Changing Kategoria:Espezialitate medikoak
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa: 47. lerroa:
[[it:Chirurgia plastica]]
[[it:Chirurgia plastica]]
[[ja:形成外科学]]
[[ja:形成外科学]]
[[kn:ಪ್ಲ್ಯಾಸ್ಟಿಕ್ ಸರ್ಜರಿ]]
[[ko:성형외과]]
[[ko:성형외과]]
[[lv:Plastiskā ķirurģija]]
[[lv:Plastiskā ķirurģija]]

19:41, 27 uztaila 2010ko berrikusketa

Kirurgia plastikoa espezialitate medikoa da, bai eta ebaketa kirurgiko baten izena ere. Teknika hauen helburua giza gorputzeko atal zehatz bat eraberritzea edo hobetzea da. Gero eta jende gehiagok, eta baita gazte gehiagok ere, modu horretako ebaketa bat egitea erabakitzen du. Beraien nahia konplexu bat kentzea, lesioa duen atal bat konpontzea edota da fisikoki gorputzaren itxura hobetzea da. Kasu askotan gainera, jendeak gorputz perfektua edukitzeko asmoarekin egiten du horrelako ebaketa bat.

Kirurgia estetikoa eta medikuntza estetikoa ez dira gauza bera, bigarren kasuan zelulitis, ezpainak handitzea edo ile gehiegi izatea bezalako kasuak tratatzen dituzte baina neurri kirurgikoak erabili gabe. Zirujau estetiko batek, ordea, Medikuntzan Lizentziatuta egon behar du, Kirurgia Plastiko, Konpontzaile eta Estetikoko Espezialista titulua eduki behar du eta ospitale batean Barne Sendagile Egoiliar gisa bost urteko esperientzi izan behar du: urtebete Kirurgia Orokorrean, beste bat antzeko espezialitate kirurgikoetan eta hiru urte Kirurgia Plastikoan. Kirurgia eta medikuntza estetikoa gauza bera ez direla bereizteaz gainera kirurgia estetikoa eta kirurgia konpontzailea ere desberdinak direla jakin behar dugu. Biak sartzen dira kirurgia plastikoaren barnean:

  • Kirurgia Plastiko Konpontzailea: Kirurgia honek istripu, sortzetiko itxuragabetasuna, erredura edota beste arrazoi batengatik lesioa duen gorputzeko atala berritzea edota bere itxura hobetzea du helburu. Kirurgia mota hau Osasun Sistema Nazionalean praktikatzen da.
  • Kirurgia Plastiko Estetikoa: Kirurgia honetako pazienteak osasuntsu daude, baina estetikoki aldaketa bat egin nahi dute. Kirurgia estetikoa gorputzaren egitura normalak hobetzeko helburuz aplikatzen da, pazientearen erakargarritasuna eta bere auto-estima hobetzeko jomugaz Kirurgia mota hau ez dago Gizarte Segurantzaren katalogoan. Ondoren kirurgia plastiko estetiko ohikoenak aipatzen dira:

Munduan

Espainian 300.000 pertsonari egin zitzaien iaz kirurgia estetikoko ebakuntzarik; horri esker, Europako buruan eta mundu zabaleko hirugarren tokian jarri zen Espainia medikuntza estetikoko gastuaren rankingean, Osasun eta Kontsumoko Ministerioaren aurrekontuaren herena ordaindu baitzuten interesatuek. Sektore horrek urtean seiehun milioi euro mugiarazten ditu bere bi adarretan: kirurgia estetikoan (ebakuntza baten bitartez, itxura fisikoa aldatzea helburu duena) eta medikuntza estetikoan (honek ere hobekuntza estetikoa du helburua, baina ebakuntza kirurgikorik egiteke, bisturia erabiltzea agintzen ez duten tratamenduak aplikatuz).

Kirurgia estetikoa erabiltzen duten gazte kopurua geroz eta handiagoa da. Ameriketako Estatu Batuetan 10 eta 18urte bitarteko gazteen % 10 noizbait ebakuntza-gela batean egon da arrazoi estetikoak direla-eta. Azkeneko urteotan % 70eko hazkundea egon da kontsulta estetikoetan. Espainian, espezialista mota hauetara jo duten 20 urte baino gutxiagoko pertsona kopurua % 15 da (horietatik % 85 neskak eta % 15 mutilak dira). Kontsulten % 15 eta 20 bitartean adin txikikoak diren pertsonak dira. Oso azkar garatzen ari den gaia da eta epe laburrean kopuruak bikoiztuko direla iradokitzen duten ehunekotan hazten ari dena.

Euskal Herrian

Osakidetzan, Kirurgia plastikoaren zerbitzuak bakarrik daude Gurutzetako Ospitalean eta Basurtun (Bizkaia) eta Donostian.

Kanpo loturak