Burunda: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa: 9. lerroa:
* Euskararen elementu zahar ugari gorde du (igarobide garrantzitsua denez, harrigarria da hori). Konparazio baterako, bustidurarik ez egitea: ''il, in'' eta ''it'' bere horretan esaten dira, ''ill, iñ'' eta ''itt'' egin gabe: ''mutila, lainua, iturria'' esaten dute, eta ez ''mutilla, laiñoa'' eta ''itturria''.

* Burundako eta Sakanako gainerako hizkeren artean dagoen aldea. Esate baterako, Sakanan ''dakit, dakiyo, dakigu'' gisako adizki bereziak esaten dira, ''zait, zaio, zaigu'' gisakoen ordez. Adizki horiek Sakanan sortu dira, baina ez dira Burundara zabaldu.

== Erreferentziak ==
{{erreferentzia zerrenda}}

== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==

13:46, 31 uztaila 2010ko berrikusketa

Burunda Sakanako bailarako hiru zatietako bat da (Ergoiena eta Arakilekin batera). Aintzina Urdiaingo Batzarramendi dermioan biltzen ziren herriek osatzen zuten Burundako Unibertsitatea. Gaur egun Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi eta Bakaiku udalerriek osatuko lukete zatiketa hau.

Burunda ibaia igarotzen da guzti hauetatik, Arakil ibai izena hartu aurretik.

Burundako euskara

Koldo Zuazok dioenez, Euskal Herri osoan ibili eta gero, Burundako euskara da berak ezagutu duen euskal hizkerarik bereziena.[1] Ezaugarri hauek egiten dute berezi:

  • Arabatik, Gipuzkoatik eta Nafarroatik elikatu da, duen kokalekua dela kausa.
  • Euskararen elementu zahar ugari gorde du (igarobide garrantzitsua denez, harrigarria da hori). Konparazio baterako, bustidurarik ez egitea: il, in eta it bere horretan esaten dira, ill, iñ eta itt egin gabe: mutila, lainua, iturria esaten dute, eta ez mutilla, laiñoa eta itturria.
  • Burundako eta Sakanako gainerako hizkeren artean dagoen aldea. Esate baterako, Sakanan dakit, dakiyo, dakigu gisako adizki bereziak esaten dira, zait, zaio, zaigu gisakoen ordez. Adizki horiek Sakanan sortu dira, baina ez dira Burundara zabaldu.

Erreferentziak

  1. Koldo Zuazo (2010): Sakanako euskara: Burundako hizkera, Nafarroako Gobernua eta Euskaltzaindia, 2010.

Ikus, gainera

Geografia
Nafarroako Foru Erkidegoa
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.