Francis Crick: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
29. lerroa: 29. lerroa:


Era berean jakina da Crick [[Dick Kemp]]-ekin harremanetan egon zela, 1970ko hamarkadan LSDa purifikatu zuen biokimikari ospetsuarekin, hain zuzen ere.
Era berean jakina da Crick [[Dick Kemp]]-ekin harremanetan egon zela, 1970ko hamarkadan LSDa purifikatu zuen biokimikari ospetsuarekin, hain zuzen ere.


== Kanpo loturak ==

* {{fr}} [http://www.medecine.unige.ch/enseignement/dnaftb/19/concept/index.html ADNaren helize bikoitza]. Hemen aipatzen dira ADNaren egitura molekularra aurkitzeko Watson-ek eta Crick-ek egindako esperimentuak. Haien biografiak ere agertzen dira.

* {{en}} [http://profiles.nlm.nih.gov/SC/B/C/C/P/_/scbccp.pdf Direct panpermia. Panpermia gidatuaren buruzko iritziak]

* {{es}} [http://www.taringa.net/posts/info/1280963/Francis-Crick--biologo-.html Crick eta LSDa]





22:55, 13 abuztua 2010ko berrikusketa

Francis Harry Compton Crick

Francis Harry Compton Crick (Northampton, Ingalaterra 1916-San Diego, AEB 2004) 1962an Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eskuratu zuen biologo eta irakasle britainiarra izan zen, James D. Watson-ekin batera ADNaren egitura molekularra 1953an aurkitu eta ezagutarazi zuena.


Biografia

Txikitatik erakutsi zuen Crick-ek zientziarekiko grina. Bere jaioterrian oinarrizko ikasketak egin zituen, eta 14 urteekin Londresera abiatu zen ikasketei jarraipena emateko. Fisika ikasi zuen gero Londresko University Collegen, eta Bigarren Mundu Gerran fisikari gisa lan egin ostean biologia ikasteari ekin zion.

1947. urtetik aurrera Crick-ek biologiaren zerbitzura jarri zituen bere fisika ezaguerak. 1951an hasi zen James Watson-ekin lanean egitasmo handi batean: ADNaren egitura molekularraren ikerketan, izaki bizidunen molekula garrantzitsuenaren gakoa ulertu nahian. Watson-ek eta Crick-ek Cambridgeko Unibertsitatearen Cavendish Laborategi ospetsuan burutu zuten haien lana, eta Nature aldizkarian argitaratu zituzten haien emaitzak 1953an. Bertan, ADNaren kristalizazioa ikertu ondoren X izpien bitartez molekula horren egitura tridimentsionala azaltzen zuen helize bikoitzaren eredua proposatu zuten. Aurkikuntza honek 1962ko Medikuntza eta Fisiologiaren Nobel Saria eman zien bi zientzialariei.

Biologia molekularrean aritu ostean, 1973an San Diegoko Unibertsitatean (AEB) hasi zen lanean neurozientziaren eremuan, garunaren zirrikitu ezkutuak argitu nahian. 1976an unibertsitate horretako irakaslea bihurtu zen.

Koloneko minbizi batek jota hil zen 2004an.


Panspermia gidatua

Sakontzeko, irakurri: «panspermia»

1973an Cric-ek panspermia gidatuaren hipotesia plazaratu zuen, Leslie Orgel kimikariarekin batera. Bere iritziz, zibilizazio estralurtar batek biziaren hazia nahita ipini zuen gure planetan. Lur gaineko bizia zibilizazio aurreratu horren esperimentua besterik ez zen izango, Crick-en ustez.

Crick eta Orgel-en iritziz molekula bizidun baten agerpenak (ADNarena) oso gertakari arraroa eta urria izan behar du unibertsoan, ia miraritzat jo daitekeena. Errazagoa iruditu zitzaien Lurreko bizia kanpotik etorri izana bertan agertu izana baino. Panpermia gidatuaren teoriak, ustez, gure planetan biziaren finkapena eta hedapena ongi azalduko luke.


Crick eta LSDa

Bere bizitzaren azken urteetan Crick-ek lankide batzuei aitortu zien LSD-a -dosi txikietan- hartu zituela behin baino gehiagotan, bere ideiak argitzen eta buruketak azkartzen laguntzen ziolako. LSDari esker -onartu zuen- ADNaren egitura molekularra bururatu zitzaion gai horretaz lanean ari zela.

Era berean jakina da Crick Dick Kemp-ekin harremanetan egon zela, 1970ko hamarkadan LSDa purifikatu zuen biokimikari ospetsuarekin, hain zuzen ere.


Kanpo loturak

  • (Frantsesez) ADNaren helize bikoitza. Hemen aipatzen dira ADNaren egitura molekularra aurkitzeko Watson-ek eta Crick-ek egindako esperimentuak. Haien biografiak ere agertzen dira.