Sevillako bizargina: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: th:Il barbiere di Siviglia
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
51. lerroa: 51. lerroa:
[[sr:Севиљски берберин]]
[[sr:Севиљски берберин]]
[[sv:Barberaren i Sevilla]]
[[sv:Barberaren i Sevilla]]
[[th:ช่างตัดผมแห่งเซวิลล์]]
[[th:Il barbiere di Siviglia]]
[[tr:Sevil Berberi]]
[[tr:Sevil Berberi]]
[[zh:塞維利亞的理髮師]]
[[zh:塞維利亞的理髮師]]

10:09, 15 abuztua 2010ko berrikusketa

Figaro bizargina

Sevillako Bizargina (italieraz Il barbiere di Siviglia) bi ataletan banatutako opera bufoa da, Gioacchino Rossinik idatzitakoa, Cesare Sterbiniren libretoaren gainean, Pierre-Augustin de Beaumarchais frntziarraren izen bereko komedian oinarrituta. Egile berarena da Figaroren Ezkontzak, Wolfgang Amadeus Mozartek azken honi buruz ere opera bat idatzi zuelarik. Aurretik ere, gai bereko lanak idatzi ziren, Giovanni Paisiello eta Nicolas Isouardenak kasu. Paisielloren opera, denbora batez, Rossinik idatzitakoari gailendu zitzaion arren, bakarrik azken honek jasan izan zuen denboraren igaroa, eta, gaur egun, oraindik, operatako lan garrantzitsuenetako bat da. Argentina Antzokian estreinatu zen, Erroman, 1816ko otsailak 20an.

Geltrude Righetti Giorgi kontraltoa, Rosinaren papera egin zuen lehena izan zen, eta Almaviva kondearena, berriz, Rossinik berak, Manuel del Pópulo Vicente García tenore espainiar handiari eman zion.

Rossinik, denbora hau, oso denbora laburrean idatzi zuen, operaren kontratua, estreinatu baino bi hilabete lehenago soilik sinatu baiten. Handik urte askotara, Rossinik, hamahiru egunetan amaitu zuela zioen. Baina litekeena da Figaroren gaiari jada buelta asko eman izana, opera idazten hasi zenerako.

Opera honen obertura, sarri, kontzertuko lan bezala jotzen da. Bere izaera alai, barregarri eta umoretsuak, publikoa, psikologikoki prestatzen du, opera gertatzen den girorako. Rossinik berak, oberturako musika hau, lehenagoko bi operen obertura bezala erabili zuela ezagutzen da. Baina, betirako, opera honekin lotua geratu da, bere maisu lanetako bat. Obertura, Antonio Lopez de Santa Annaren garaian, Mexikoko Armadako gerra bandaren martxa bezala ere erabili zen. Largo al factotum aria ere oso ezaguna da, Figarok kantatutakoa, eta honek, bere buruari, operan zehar ematen dion garrantzia adierazten duena.

Istorioa

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

XVII. mendearen amaiera edo XVIII. mendearen hasierako Sevillan oinarrituta dago. Opera honetan, Rosina, neska aberats eta umezurtz bat, bere tutore den Bartolok giltzapean du, soilik, mezetara joateko irteten uzten diolarik, honek, noizbait, Rosinarekin ezkontzeko asmoz, baina Rosina Almaviva kondeaz maiteminduta dago. Figaroren bizartegian, konde gaztea oso ongi ikusia dago, eta bizarginak, Rosina eta kondearen arteko maitasuna bultzatzen saiatzen da. Horretarako, ostatu hartzeko baimena duen soldaduz mozorrotzeko aholkatzen dio, baina, zoritxarrez, Bartolo, hiriko pribilegiatuetatik, soldaduei ostaturik emateko beharrik ez duenetako bat da. Almaviva, arbuiatua eta faltsukeriagatik atxilotua izateko zorian geratzen da. Baina Figarok animoak ematen dizkio, eta abadez mozorrotzen da oraingoan, ohiko kantu klasea emateko asmoz, gaixo jarri den don Basilio benetako maisuaren ordez. Baina, zoritxarrez, Figaro Bartolori bizarra mozten ari denean, benetako Basilio agertzen da. Figarok, ordea, Basiliori urrezko txanpon bat emanez konpontzen du, honela, Almaviva kondeak eta Rosinak, sekretupean ezkontzea erabakitzen dutelarik. Baina Bartolo tutore agurea ez da fio, eta eskribauari deitzen dio ezkontza aurreratzeko. Figarok, horretaz konturatzean, Almaviva kondeari kontatzen dio, eta hau, Rosinarekin ezkontzen da presaka.

Bitxikeriak

Opera hau estreinatu zenean, ikustera joan zen jendea, ez zuen, ez, espero zen bezala jokatu, oso modu zakarrean jokatu baitzuen, barrez, marmar egiten, txistu egiten... Kantarietako batek, okerreko pausu bat eman zuen eta agertokiaren erdian erori zien, guztiak berataz trufatzen hasi zirelarik. Beste alde batetik, musikarietako bati, bere musika tresna jotzen ari zela, soketako bat apurtu zitzaion. Eta hau gutxi balitz, inork espero ez zuela, katu batek jauzi egin zuen, berehala agertokian agertuz. Rossinik, irtetea erabaki zuen, eta berehala, honako hau esan zuen: "Kontrolpean mantendu ezin zitekeen publiko baten aurrean ihes egin behar izan nuen. Hil egin behar nindutela uste nuen". Hurrengo egunean, ikustera joan zirenek, hobeto pentsatu zuten eta operarik gogokoenetako bat bihurtu zen.

Pertsonaiak

  • Rosina, Bartoloren babestua. Mezzosopranoa
  • Bartolo, Rosinaren tutore eta babeslea, Baxua
  • Almaviva kondea, Espainiako Handia, Tenorea
  • Figaro, bizargina, Baritonoa
  • Basilio, musika irakaslea, Baxua
  • Berta, Bartoloren zerbitzaria, Sopranoa
  • Fiorello, Almaviva kondearen zerbitzaria, Baxu edo baritonoa