Klorofila: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
68. lerroa: 68. lerroa:
[[ga:Clóraifill]]
[[ga:Clóraifill]]
[[gl:Clorofila]]
[[gl:Clorofila]]
[[gu:હરિતદ્રવ્ય]]
[[he:כלורופיל]]
[[he:כלורופיל]]
[[hi:पर्ण हरिम]]
[[hi:पर्ण हरिम]]

18:13, 17 abuztua 2010ko berrikusketa

Klorofila kloroplastoetan dago (berde koloreko esferetan).

Klorofila fotosintesian funtsezko zeregina betetzen duen pigmentu berdea da, landareen kloroplastoetan dagoena. Pigmentu honi esker landareek eguzkitik jasotzen duten argi-energia energia kimiko bihurtzen dute. Landareek ez ezik, algek eta zianobakterioek ere klorofila dute (nahiz eta azken hauetan kloroplastorik ez egon).


Egitura kimikoa

a, b eta d klorofilen egitura
c klorofilaren egitura


Klorofila molekulak bi osagai ditu: porfirina-eraztuna eta fitol izeneko kate luzea.

Porfirina-eraztuna tetrapirrolikoa da, zitokromo eta hemoglobinaren antzekoa, baina porfirina horrek magnesio atomoa du eraztunaren erdian, burdina atomoa izan beharren (irudia). Magnesio hori lau nitrogeno atomoei lotuta dago.

Fitola metilo (-CH3) zatiak dituen kate hidrokarbonatu luzea da. Hidrofoboa da, hots, ez du urarekiko afinitaterik. Fitol horri esker lipidoekin eta fotosintesi-mintzetako proteina hidrofoboekin elkartu daiteke klorofila.





Klorofila-motak

Egitura eta propietate desberdinetako klorofilak daude; a, b, c eta d dira garrantzitsuenak, eta hainbat bakteriok ere bakterioklorofilak dituzte.

a eta b klorofilen xurgapen-espektroa


Klorofilarik arruntenak landareetan eta alga berdeetan dauden a eta b klorofilak dira. Alga arretan c klorofila dago, eta alga gorrietan d motakoa.

Klorofila horietako bakoitzak uhin-luzera desberdineko argia xurgatzen du. A klorofilak, esaterako, argi gorria eta urdina xurgatzen ditu, eta berdea isladatu (horregatik da berde kolorekoa). B klorofilak ere argi urdina xurgatzen du (460 nm-koa) gehienbat.


Funtzio biologikoa

Klorofilak fotosintesiaren argitako fasean parte hartzen du, eguzkitik datorren argi-energia energia kimiko bihurtzen lagunduz.

Fotosintesi oxigeniko izeneko prozesuak bi fase ditu: argitakoa eta ilunpekoa. Argitako fasean argi-energia hartu eta energia kimiko sortzen da (ATP eta NADPH2). Ilunpeko fasean sortutako energia kimikoa konposatu organikoen sorreran (glukosa) parte hartzen du.

Klorofilak berezitasun bat du: argiaren aurrean elektroiak erraz galtzen ditu. Galdutako elektroiak elektroi-garraiorako kate batean sartzen dira, non molekula bat erreduzitzen da (NADP) eta ATP eratu egiten da. Ilunpeko fasean bi molekula horiek, hain zuzen, CO2 glukosa bihurtzeko erabiliak izanen dira.

Ekologia

Argiarekiko duen portaera kimikoari esker erraz antzeman daiteke klorofila. Neurketa optikoaren bidez erraza da ur-lagin batean klorofila-maila jakitea. Honek fotoplanktonaren kontzentrazioaren informazioa ematen du, eta baita ere jarduera biologikoarena. Beraz, klorofilaren neurketak ekosistema baten eutrofizazioari buruzko informazioa eskura jartzen du.