Times Square: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: hy:Թայմս-Սքվեր
Xqbot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Aldatua: it:Times Square
34. lerroa: 34. lerroa:
[[hy:Թայմս-Սքվեր]]
[[hy:Թայմս-Սքվեր]]
[[id:Times Square]]
[[id:Times Square]]
[[it:Times Square (New York)]]
[[it:Times Square]]
[[ja:タイムズスクウェア (ニューヨーク州)]]
[[ja:タイムズスクウェア (ニューヨーク州)]]
[[ka:ტაიმზ-სქვერი]]
[[ka:ტაიმზ-სქვერი]]

04:28, 24 abuztua 2010ko berrikusketa

Times Square

Times Square Manhattaneko (New York) kale-gurutze nagusi bat da, Broadway-k eta Zazpigarren Hiribideak elkar gurutzatzen duten puntuan kokatua, eta West 42nd Street-etik West 47th Street-eraino hartzen du.

"Square" deritzon arren, berez kale-gurutzeak osatzen duen espazio ireki samarra da, baina oso zabala ere ez.

Lehen Longacre Square zeukan izena, eta bere gaur egungo izena 1904ko apirilean hartu zuen, The New York Times egunkariaren bulegoak bertako eraikin batean kokatuta zeudelako.

1930eko Depresio Handiaz geroztik, auzune arriskutsutzat jo zuten. 1960ko hamarkadatik 1990eko hamarkadaren hasierara arte, bertan kokaturiko ikuskizun pornografikoak zirela-eta, narraskeria- eta likiskeria-kutsua izan zuen. 1990eko hamarkadaren erdialdetik aurrera, Rudolph Giuliani alkateak inguru hori guztia "garbitzeko" ekimen bat aurrera eraman zuen, segurtasuna handituz eta turistak erakartzeko moduko jarduerak eta establezimendu garestiak irekiz. Eraldakuntza horren alde daudenek diote auzoa orain seguruagoa eta garbiagoa dela. Kritikoek esaten dute, ordea, aldaketa horiek Times Squareren nortasuna urardotu edo "disneyfikatu" egin dutela.

Times Square munduko plazarik ezagunenetarikoa eta bizienetakoa da, bere trafiko burrunbatsuarekin eta jendearen presakako joan-etorriekin.

Times Square ezaguna da:

  • Bertan dauden iragarki elektroniko ugari eta ikusgarriengatik.
  • Inguruan kokaturiko antzoki kopuru handiarengatik.
  • Gabon zaharrean urte berriari ongi-etorria emateko bertan egiten den ospakizunarengatik.