Plauto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: tr:Plautus
39. lerroa: 39. lerroa:
[[pt:Plauto]]
[[pt:Plauto]]
[[ro:Plaut]]
[[ro:Plaut]]
[[ru:Плавт]]
[[ru:Тит Макций Плавт]]
[[sc:Plauto]]
[[sc:Plauto]]
[[sh:Plaut]]
[[sh:Plaut]]

10:01, 27 abuztua 2010ko berrikusketa

Plauto, latinezko izen osoa Titus Maccius Plautus izanik [1], (Sarsina, c. K. a. 254, Erroma, K. a. 184) latinezko komedia egile bat izan zen. Bere komediak arrakasta handikoak izan ziren bere garaiko Antzinako Erroman eta baita gerora ere. Horri esker, ia osotasunez eta jatorrizko idazketan gaurdaino heldu diren latinezko literatura lan zaharrenak direla esan daiteke, bere garaiko latinezko idazleetatik zati batzuk bakarrik heldu direla ikusirik [2]. Plautoar izenondoaz ezagutzen dira Plautoren beraren edo Plautoren estiloaz idatziriko lanak.

Komediak

130 bat komediaren ustezko egiletzat jo izan da, baina Varroren De Comoediis Plautinis lanari esker ziurtasunez honako 21 komedia hauek bereak direla esan daiteke: Amphitruo, Asinaria, Aulularia, Captiui, Curculio, Casina, Cistellaria, Epidicus, Bacchides, Mostellaria, Menaechmi, Miles gloriosus, Mercator, Pseudolus, Poenulus, Persa, Rudens, Stichus, Trinummus, Truculentus, Vidularia (azken honen zati batzuk bakarrik).

Erreferentziak

  1. Izen osoa eztabaidagarria da. Ikus: (Ingelesez) Gian Biagio Conte,Joseph Solodow,Don P. Fowler,Glen W. Most: Latin literature: a history, 49. orrialdea.
  2. (Ingelesez) Gian Biagio Conte et alia: op. cit., 50. orrialdea eta Livius Andronicus, Ennio eta Neviori buruzko atalak.