Gospel: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: Gospel-a Amerikako Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan jatorria duen musika estiloa da eta 1930 hamarkada inguruan oso ospetsua izan zen. ''Godspell'' izan zen jatorrizko hitz...
(Ez dago alderik)

17:41, 27 abuztua 2010ko berrikusketa

Gospel-a Amerikako Estatu Batuetako eliza afroamerikarretan jatorria duen musika estiloa da eta 1930 hamarkada inguruan oso ospetsua izan zen. Godspell izan zen jatorrizko hitza eta horrela deitzen zen kantu ebanjeliko bat zelako, izan ere, euskaraz “Jainkoaren deiadarra” esan nahi du, horregatik, kantuen letrek kristau biziaren baloreak adierazten dituzte.

Nahiz eta jende zurizko eliza eta beltzekoena baztertuta zeudela iruditu izan, ez ziren guztiz urrundu eta batzuek zein besteek kantatu izaten zituzten euren kantuak. Azken urteotan, banaketa hau are gutxiago murrizten ari da eta denek estilo guztiak kantatzen dituzte.

Gospel kontzertu bat

Gospel musika koro batekin osatzen dena da, gainera armonia handiaz aritzea bere ezaugarri nagusia da. Euren subgeneroen artean aurki ditzakegu “Traditional Gospel”a, Reggae Gospela eta Gospel Rap, besteak beste. Edozein modutan, hainbat subgenero dago Gospel esanda eta gaur egungo edozein erritmori deitzen zaio Gospel, eta eliza ebanjelikoak denak onartzen ditu.

Interprete batzuek, elizen barruan ez ezik, tabernetan ere kantatzen dituzte Gospel abestiak, eta Aretha Franklin adibide argi bat da, berak bai erlijio abestiak, bai abesti sekularrak kantatu izaten zituen. Europan ere badaukagu Gospel talde batzuk, ezagunen artean daudenak “Dublín Gospel Choir”, Irlandako Zeltiar estiloko gospela eta “Gospel Carlit” Bartzelonan.

Gospel motak

Gospel Tradizionala, Estatu Batuetan sortu dena eta koro batek abesten duena da (solista bakar bat edo bi izan ditzake baita ere).

Gospel Beltza, afrikar erritmoa duen kantu espiritualean datza.

Gospel Choir, Funk eta Blues-ekin nahastuta dagoen kantua da.