Karbono-14 bidezko datazioa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: hi, nn, ro Aldatua: ca, eo, hu
17. lerroa: 17. lerroa:
[[Kategoria:Arkeologia]]
[[Kategoria:Arkeologia]]


[[bg:Радиовъглеродно датиране]]
[[ca:Datació basada en el carboni-14]]
[[ca:Datació basada en el carboni-14]]
[[cs:Radiokarbonová metoda datování]]
[[cs:Radiokarbonová metoda datování]]

16:49, 30 abuztua 2010ko berrikusketa

Karbono-14 bidezko datazioa isotopo horren erradiazio naturalaren neurketaz baliatzen den datatzeko modu bat da, oso ohikoa duela 60.000 arteko karbonozko materialentzat (aztarnategi arkeologikoetan topatzen direnak).

Landareek atmosferako karbono dioxidoa (CO2) fotosintesiaren bidez materia organikoa bihurtzen duenean, karbono-14ren kantitate txiki bat ere hartzen du, isotopo honek atomosferan duen maila bertsuan (badago alde txiki bat, baina laborategiko anilisiei esker konpontzen ahal da). Landareak hildakoan edo beste izaki batzuek (gizakiek edo animaliek) jandakoan, karbono-14ren kantitatea gutxitzen hasten da erritmo finkoan, isotopo horren desintegrazio erradiaktiboa dela eta. Lagin batean geratzen den karbono-14ren kantitatea eta atmosferatik hartuta egon beharko lukeena alderatzean ezagut daiteke laginaren adina.

Erradikarbonoaren bidezko datazio teknika hau Willard Libbyk garatu zuen 1949an Chicagoko unibertsitatean. Hori zela eta 1960an kimikaren Nobel saria jaso zuen.

Kalibrazioa

Karbono-14ren bidez lortzen diren datak ezin dira zuzenean, landu gabe, egutegiko datatzat hartu, karbono-14ren maila atmosferan ez baita erabat konstante izan historian zehar. Maila honen gainean izpi kosmikoen indarrak du eragina, eta, azken hauen gainean, bere aldetik, Lurrako magnetosferak du eragina. Gainera, lurrean badaude karbonoren erreserba batzuk (ozeanoetan edo harri sedimentarioetan esaterako) elkarren artean karbonoa igortzen dutenak. Lurreko klimetako aldaketek alda ditzakete mugimendu horiek, eta, beraz, atmosferan dagoena ere.

Prozesu naturalengatik gertatu ziren aldaketa hauez gain, gizakien jarduerak ere eragina izan du karbonoaren mailaren gainean. Industria Iraultza hasi zenetik, karbono-14ren proportzioa jaitsi da CO2 erruz isuri baita atmosferara, erragai fosilen errekuntza dela medio. Nolanahi ere, atmosferako karbono-14ren maila ia bikoiztu zen 1950eko eta 1960ko hamarkadetan, denbora laburrez, bonba atomikoekin egiten ziren probengatik.

Horiek horrela, metodo honek mugak ditu Industria Iraultza baino gazteagoak diren materialak neurtzerakoan.

Horrenbestez, karbono-14 hutsaren bidez lortzen diren datak kalibratu beharra dago egutegiko datak lortzeko. Hau da, erradiokarbonoaren bidezko datak beste modu batean lortutakoekin (dendrokronologia etab.) konparatu behar dira, lehenengo data horiek doitzeko (kalibratzeko). Doitze horiei esker grafiko zehatzagoak egin dira (duela 26.000 urte arte), eta hainbat datazio aldatu behar izan dira (bataz beste 163 urteko kalibrazioa izan dute).