Kaiman uharteetako itsas hobia: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t robota Erantsia: pt:Fossa Cayman
18. lerroa: 18. lerroa:
[[es:Fosa de las Caimán]]
[[es:Fosa de las Caimán]]
[[fr:Fosse des Caïmans]]
[[fr:Fosse des Caïmans]]
[[pt:Fossa Cayman]]
[[ru:Жёлоб Кайман]]
[[ru:Жёлоб Кайман]]
[[sv:Caymangraven]]
[[sv:Caymangraven]]

07:13, 31 abuztua 2010ko berrikusketa

Kaiman uharteetako fosaren satelitezko irudia

Kaiman uharteetako fosa, Jamaika eta Kaiman uharteen artean, Karibe itsasoaren mendebaldeko zatian, itsas ohantzean goragune dibergente bat duen falla transformanteko gune konplexu bat da.

Fosa, Ipar Amerikar Plaka eta Karibe Plakaren arteko muga tektonikoaren zati da. Haizeen Pasabidea deritzon itsasartetik, Sierra Maestraren hegoaldean gurutzatuz, Kuban, Guatemalaraino hedatzen da. Elementu geografikoak, lurrazalean jarraitzen du, han Motagua falla deritzo, Guatemala zeharkatzen duena eta Ozeano Barean sartzen da, non Ertamerikar fosaren subdukzio gunearekin mozten den. Fosa hau, nahiko estua da, eta ekialde-iparrekialdetik mendebalde-hegomendebalderanzko norantzan doa. Fosak, 7.686 metroko gehienezko sakonera du, Karibe itsasoko punturik sakonena delarik. Fosaren barnean, itsaspeko goragune bat dago, motelki garatzen dena iparraldetik hegoalderanzko norantzan, eta falla nagusiaren gainean muntatutako 420 kilometro inguruko falla baten ondorio izango litzatekeena.

Eozenoan, fosak, Kaiman uharteetako mendilerroaren sumendi arkua eta Sierra Maestrako lurralde bolkanikoa Kuban, iparraldean eratu zituen subdukzio gune bat zuen. Iparrekialderantz mugitzerakoan, Karibe Plakak, Kubako mikroplakan zehar subdukzio bat jasan zuen (Sigurdsson).

Zientzia fikziozko The Abyss filma, 1989an egina, fosa honen sakoneratan girotua dago.