Minamoto no Yoshiie: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)
13. lerroa: 13. lerroa:
[[en:Minamoto no Yoshiie]]
[[en:Minamoto no Yoshiie]]
[[es:Minamoto no Yoshiie]]
[[es:Minamoto no Yoshiie]]
[[fa:میناموتو نو یوشی ئی]]
[[ja:源義家]]
[[ja:源義家]]
[[sv:Yoshi-Iye]]
[[sv:Yoshi-Iye]]

16:39, 5 iraila 2010ko berrikusketa

Minamoto no Yoshiie, Tsukioka Yoshitoshirena.

Minamoto no Yoshiie (japonieraz 源義家, 1039-1106ko abuztuak 4), Hachimantarō bezala ere ezaguna, Heian aroaren amaierako Minamoto klaneko samurai japoniar bat izan zen. Minamoto no Yoriyoshiren lehen semea izan zen, honekin batera, Abe klanaren aurka borrokatu zuelarik Zenkunen Gerran eta Gosannen Gerran, non bere trebezia militarra erakutsi zuen.

Zenkunen gerra

1050ean, Abe no Yoritokik, Chinjufu shogun (iparraldearen defentsako komandante buruzagia) postua mantentzen zuen, postu hau, klanak, urte askoan mantendu zuelarik. Gatazka, Abe Yoritokik, Gorteari, bildutako zergak eman ez zizkionean hasi zen, eta, beraz, Yoriyoshi, Yoritokirekin hitzegitera bidalia izan zen. Yoriyoshi eta Yoritoki, jada, akordio baketsu batetara iritsi ziren, baina Abe klanean, barne gatazka bat gertatu zen eta Yoritoki hila izan zen, eta, beraz, Yoritokiren semea zen Abe Sadatoren eta Minamoto klanaren artean gerra deklaratu zen. Yoriyoshik, 1062an lortu zuen Abe klana garaitzea, Kuriyagawako guduan, errebeldearen burua Kiotoraino eramanez garaipen adierazgarri bezala.