Kieveko Rusa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ca:Rus de Kíev
t robota Erantsia: mn:Киевийн Русь
65. lerroa: 65. lerroa:
[[lt:Kijevo Rusia]]
[[lt:Kijevo Rusia]]
[[mk:Киевска Русија]]
[[mk:Киевска Русија]]
[[mn:Киевийн Русь]]
[[nl:Kievse Rijk]]
[[nl:Kievse Rijk]]
[[nn:Kievriket]]
[[nn:Kievriket]]

06:32, 9 iraila 2010ko berrikusketa

Kieveko Rusa
IX. mendea – XIII. mendea
Leinuzko aristokrazia
Kieveko Rusa 1237an
Geografia
HiriburuakNovgorod 882 arte, Kiev 882tik aurrera
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako ekialdeko eslabiera
Historia
Kieveko Printzerriaren mapa, XI. mendea.

Kieveko Rusa edo Antzinako Errusiar Estatua lehen ekialdeko eslabiar estatua izan zen, Kievetik gobernatua, gaur egun Ukraina herrialdeko hiriburua dena, 880tik XII. mendearen erdialderarte. Vladimir I.a Kievekoa Handiaren (980-1015 eta honen seme Yaroslav I.a Jakintsuaren (1015-1054) erregealdiak Kieven urrezko aroa suposatu zuten, kristautasun ortodoxoaren onarpena eta eslabiar hizkuntzan idatzitako lehen lege kodea ikusi zituena, Russkaya Pravda izenekoa. Kieveko Rusa Erdi Aroan Europan existitu zen estaturik handiena izan zen.

Kieveko Rusaren jatorria

Rus honetako kronikarik antzinakoena den Nestorren Kronikaren arabera, Rurik izeneko barego bat (izen honek belatza esan nahi du. Serbiar-luzitaniar hizkuntzan Rurk belatza da, Rarog eslabiar mitologian ere suzko belatz bat da. Obodritak, Baltiko itsasoan bizi ziren eslabiar konfederakuntza bat, era berean Reregi deituak ziren, hauen hiriburua Rerik deitzen zelarik. Errusian aurkitutako erdi aroko txanponek gaur egun Ukrainako errepublikak erabiltzen duen ikurra daramate, bere harrapakinaren gainera erortzen ari den belatz bat alegia, hori zen baltiar eslabiarren ruriktar dinastiaren ikurra. Gainera, belatza, eslabiar folkloreko ikurrik ezagunena da. Oraindik Polonian eta Txekiar Errepublikan Rerik eta Ririk izenak aurki daitezke, erabat bertakoak) Novgorod hirian ezarri zen (lider bezala aukeratu zuten zenbait tribu eslabiar eta finlandiarrek) 860 inguruan hegoaldera joan eta bere agintea Kievera zabaldu aurretik. Kronikak Rurik Rurikovitx dinastiaren aitalehen bezala aipatzen du. Honela dio:

6367. urtean (859): Itsasoz harandiko baregoek txudo, eslabiar, meriar, vesiar, krivitxeen... zerga jaso zuten. 6370ean (862): Baregoak itsasoaren beste aldera itzultzea eragin zuten, hauei zerga ordaintzeari uko egin zioten eta euren burua gobernatzea adostu zuten. Baina ez zen legerik egon euren artean, eta tribu bakoitza beste tribuen aurka altxatu zen. Honela, ezinikusia nagusitu zen euren artean, eta euren artean borrokan hasi ziren. Honako hau esan zioten elkarri: "Gugan aginduko duen eta ohituraren arabera epaituko duen printze bat aukera dezagun". Honela, itsasoz harandik joan ziren, baregoen bila, rusen bila. Barego hauek rus deituak ziren, beste batzuk suediar, normandiar, anglo eta godoak deitzen ziren bezala. Txudoek, eslabiarrek, krivitxeek eta vesek, orduan, honako hau esan zieten rusei: "Gure herrialdea handia eta aberatsa da, baina ez dago ordenarik bertan. Etor daitezela printzeak gugan agintzera". Hiru anaia euren seme-alabekin batera, borondatezko bezala agertu ziren. Eurekin batera rus guztiak hartu zituzten eta etorri egin ziren.