Francisco Pizarro: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t robota Erantsia: ext:Francisco Pizarro
52. lerroa: 52. lerroa:
[[eo:Francisco Pizarro]]
[[eo:Francisco Pizarro]]
[[es:Francisco Pizarro]]
[[es:Francisco Pizarro]]
[[ext:Francisco Pizarro]]
[[fa:فرانسیسکو پیزارو]]
[[fa:فرانسیسکو پیزارو]]
[[fi:Francisco Pizarro]]
[[fi:Francisco Pizarro]]

23:36, 10 iraila 2010ko berrikusketa

Frantzisko Pizarro

Francisco Pizarro, garaiko grafiaren arabera Françisco Piçarro, (Trujillo, Espainia, 1478ko martxoaren 16a - Lima, Peru, 1541ko ekainaren 26a) esploratzaile eta konkistatzaile espainiar bat izan zen.

Gaztaroa

Francisco Pizarro Extremadurako Trujillo hirian jaio zen 1478ko martxoaren 16an. Gonzalo Pizarro zaldunaren eta Francisca Gonzalez Mateos baserritarraren berezko semea zen. Haurtzaro gogorra eta behartsua eduki zuen, zerriak zaintzen lan egiten zuelarik. Ez zen eskolara joan eta hau dela eta, ez zekin ez idazten ez irakurtzen.

Gaztarora heldu zenean Gonzalo Fernandez de Cordoba, Kapitain Handiaren, Italiako kanpainan (1498-1501) parte hartu zuen bere aitareki batera.

Lehen urteak Ameriketan

1502an Amerikara heltzen da Nicolas Ovando, Hispaniolako gobernatzaile berriaren espedizioan.

Izaera gogorrekoa, Alonso Ojedaren espedizioan parte hartzen du, Ertamerika eta Kolonbia esploratuz, eta geroago Vasco Nuñez de Balboarenean, Ozeano Barearen aurkikuntzan amaitu zena 1513an.

1524ean, Diego Almagro eta Hernando Luquerekin bat egin zuen Peruko Inka Inperioa konkistatzeko. Urte berean eta 1528an egindako saiakerak porrotean amaitu ziren, baina urrezko pieza asko aurkitzean hirugarren aldiz saiatzera animatu zituen.

Panamako gobernadorea ordea ez zegoen espedizio gehiago finantzatzeko asmoarekin. Hau zela eta, Pizarro Espainiara itzuli zen 1529an, Karlos V.a enperadoreri laguntza eskatzeko. Laguntza ez ezik, espedizioaren buruzagitza, gobernadore titulua eta beste hainbat sari irabazi zituen, bere sozioekin arazoak sortuko zizkiona.

Peruko konkista

1513an Perura heltzen da, momentu horretan Atahualpa eta bere anaia Huaskarren arteko guda zibila nozitzen hari zena. Pizarro inka lurraldean barruraino sartzen da eta, bake promesa faltsuak eginda, Atahualpa atxilotzen du 1532an. Urre eta zilarrezko izugarrizk erreskate bat kobratu ondoren, Atahualpa exekutatzen du.

Ondoren, Huaskarren aldeko nobleen aliatu eginda, Peru ia erresistentziarik gabe konkistatzen lortzen du. 1533an Kusko, Inka Inperioko hiriburua, okupatzen du, bere anaia Juan bertako erregidore izendatuz. 1535ean Ciudad de los Reyes sortzen du, gerora Lima bezala ezaguna izango zena.

Espainiarren arteko gerra zibila

Almagrok, Pizarroren sozio ohiak, Kusko berea izan behar zuela kontsideratuz, hiria hartu eta Pizarroren bi anaiak, Juan eta Gonzalo espetxeratu zituen. Francisko Limatik joan zen eta akordio bat sinatu zuen Almagrorekin, zeinak Txileko bidea hartu zuen.

Espedizio honek porrot egin ondoren, Almagro Kuskoz berriro jabetzen saiatu zen. Pizarrok ere arazoak zituen Liman, inka matxinatuak hiria setiatzen hari baitziren. Pizarrok inken etsai ziren etniekin zuen akordiei esker, inkak garaituak izan ziren.

Bitartean, Almagrok Hernando eta Gonzalo Pizarrori atxilotu eta Pizarroren ordezkaria, Alonso Alvarado, garaitu ondoren, 1537an Pizarrorekin bake akordio berri bat sinatu zuen.

Bake motza izan zen eta 1538an bi alderdiak berriro borrokatu ziren. Almagro garaitua eta atxilotua izan zen, uztailaren 8an exekutatua izan zelarik. Hala ere, Almagroren aldekoak honen seme Diegoren inguruan bildu ziren eta 1541eko ekainaren 26ean, Pizarroren Limako jauregian sartu eta erail egin zuten.