Tatenen: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cosmetic changes
t interwiki
25. lerroa: 25. lerroa:


[[de:Tatenen]]
[[de:Tatenen]]
[[en:Tatenen]]
[[es:Tatenen]]
[[es:Tatenen]]
[[fr:Taténen]]
[[fr:Taténen]]
[[it:Tatenen]]
[[it:Tatenen]]
[[ko:타테넨]]
[[nl:Tatenen]]
[[nl:Tatenen]]
[[pl:Tatenen]]
[[pl:Tatenen]]

11:36, 20 iraila 2010ko berrikusketa

Ramses II.a faraoia eta Tatenen jainkoaren estatua, Menfisetik datorrena eta Ny Carlsberg Glyptotekean erakutsia.

Tatenen ("azaleratzen den lurra"), jainko sortzailea (buztingilea) zen, landaretzaren eta lurrean jaio eta hazten den ororen, mineralen, lurrazpiko uren eta animali batzuen jainkoa, egiptoar mitologiaren arabera. Bere titulua, "Jainko Guztien Aita" zen.

  • Izen egiptoarra: Tatenen edo Tenen. Jainko greziarra: Hefesto edo Kronos.

Ikonografia

Zetru, adar okertu eta bi lumadun gizona. Batzuetan ahari burua eta bi lumadun koroarekin. Baita suge buruarekin ere. Eta kolore berdeko azaldun momia bezala.

Mitologia

Lehen garaietan sortu zen jatorrizko muino edo mendia irudikatzen du, eta Niloren goraldiak behera egiten duenean azaleratzen diren lurrekin lotzen zuten.

Jainko sortzaile bezala, Duatean bizi da, eta hildakoen babeslea da. Landaretzaren jainko bezala, bere domeinuetatik sortzen den naturaren arduraduna da, larruazal berdea du eta lur landagarria eta pizkundea irudikatzen ditu, Lurrean zein Beste Munduan.

Epitetoak

"Jainko Guztien Aita" titulua zeraman, baita "Jubileuen Jauna" titulua ere, faraoiaren berritze zeremonian, Heb Sedean.

Sinkretismoa

Ptahrekin lotu zen Menfisen, Ptah-Tatenen bezala, eta lurreko jainkoa zen Gebekin. Ziuraski Thotekin "denboraren zenbatzaile" bezala.

Gurtza

Menfisen, Asiuten, Tinisen eta Hermopolisen gurtua izan zen. Egiptoko hilobi eta tenplu guztietan irudikatua dago, sarkofagoa uzten zen santutegi eta muinoetan, azaleraturiko lurra sinbolizatuz.