Bruselako Adierazpena: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
45. lerroa: | 45. lerroa: | ||
[[PSOE]] eta [[PP]]ko kideek batez ere kontrako jarrera erakutsi dute; abiapuntua [[ezker abertzalea]]ren mugimendu politikoak izatea eta konpromisoak [[ETA]]ri bezala [[Espainia]]ko gobernuari ere eskatzea ez zutuzten bat ere begi onez ikusi. Zenbait kasutan bitartekari lanean aritu baino "[[Batasuna]]ren aholkulari lanak" egiten zituztela esatera heldu dira [[Rodolfo Ares]] edo [[Alfredo Pérez Rubalcaba]], adibidez<ref>[http://paulrios.net/proceso-paz/premiados-rubalcaba-batasuna/ Adierazpenak] Paul Riosen blogean.</ref>. |
[[PSOE]] eta [[PP]]ko kideek batez ere kontrako jarrera erakutsi dute; abiapuntua [[ezker abertzalea]]ren mugimendu politikoak izatea eta konpromisoak [[ETA]]ri bezala [[Espainia]]ko gobernuari ere eskatzea ez zutuzten bat ere begi onez ikusi. Zenbait kasutan bitartekari lanean aritu baino "[[Batasuna]]ren aholkulari lanak" egiten zituztela esatera heldu dira [[Rodolfo Ares]] edo [[Alfredo Pérez Rubalcaba]], adibidez<ref>[http://paulrios.net/proceso-paz/premiados-rubalcaba-batasuna/ Adierazpenak] Paul Riosen blogean.</ref>. |
||
Aldiz, alderdi [[abertzale]] eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. [[Lokarri]] |
Aldiz, alderdi [[abertzale]] eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. [[Lokarri (gizarte mugimendua)|Lokarrik]] '''Bruselako Adierazpenaren''' aldeko sinadura bilketa egin du<ref>[http://www.lokarri.org/index.php/eu/egun-eta-orain/prentsa/10000-atxikimendu-bruselako-adierazpenari/ Lokarriren webgunea].</ref>. |
||
[[ETA]]k bere [[irailaren 19]]ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-19/002/006/bruselako_adierazpenaren_ildoan_urratsak_egiteko_prest_agertu_da_eta.htm Albistea] [[Berria]]n.</ref>. Bere balioaz berriro ere erreakzio desberdinak jaso badira ere, etorkizun hurbilerako garrantzi handikoa izan daiteke agirian dakarrena eta Adierazpenaren sinatzaileek duten egitekoa. |
[[ETA]]k bere [[irailaren 19]]ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen<ref>[http://paperekoa.berria.info/harian/2010-09-19/002/006/bruselako_adierazpenaren_ildoan_urratsak_egiteko_prest_agertu_da_eta.htm Albistea] [[Berria]]n.</ref>. Bere balioaz berriro ere erreakzio desberdinak jaso badira ere, etorkizun hurbilerako garrantzi handikoa izan daiteke agirian dakarrena eta Adierazpenaren sinatzaileek duten egitekoa. |
19:26, 23 iraila 2010ko berrikusketa
Egunotan albiste da gertakari hau. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Bruselako Adierazpena[1] 2010eko martxoaren 29an politika munduan eta gatazken konponbideetan esperientzia edo izen handia duten nazioarteko aditu eta elkarte batzuek Euskal Herrian bizi den gatazkari irtenbidea erraztu nahian Europar Batasuneko hiriburu politikoan sinatu zuten idazkia da.
Sinatzaileen artean alde batetik Hegoafrika eta Irlandako gatazkak konponbidean jartzeko lanean aritu zirenak zein Bakearen Nobel Saridunak eta bestetik publikoki hain ezagunak izan gabe bakegintzan aritu diren elkarteetako kideak nabaritu daitezke.
Testua
Hauxe da agiri honen testu osoa[2]:
Guk, behean sinatu dugunok, ongi hartu ditugu eta goraipatu egiten ditugu ezker abertzaleak proposatu dituen urratsak eta hartu duen konpromiso publikoa, bere helburu politikoak «inolako indarkeriarik gabe» eta bide «politiko eta demokratikoak bakarrik» erabiliz lortzeko.
Konpromiso hori betetzea urrats handia izan liteke Europako azken gatazka bukatzeko.
Uste dugu datozen hilabeteetan behin betiko bete daitekeela bide bakezale, demokratiko eta indarkeriarik gabekoen alde egiteko konpromiso hori. Hori dela eta, ETAri eskatzen diogu konpromiso horrekin bat egin dezan, su-eten iraunkor eta benetan egiaztatzeko moduko bat emanda.
Su-eten horrek, Espainiako Gobernuak behar bezala erantzunez gero, bide emango luke beste ahalegin politiko eta demokratiko batzuk egiteko, desberdintasunak konpontzeko eta bake iraunkorra lortzeko.
Sinatzaileak
Sinatu zuten lagunen izenak orden alfabetikoz:
- Andrea Bartoli: Washingtoneko George Mason Unibertsitateko Gatazken Azterketa eta Konponketarako Institutukoa.
- Sheryl Brown: Washingtoneko Bakerako Institutuko Diplomazia Birtuala arloko zuzendaria.
- Silvia Casale: Tortura eta zigor nahiz tratu ezgizatiar edota umiliagarriak aurreikusteko Europako Komiteko presidentea.
- Aldo Civico: Columbia Unibertsitateko Nazioarteko Gatazken Konponketarako Zentroko zuzendaria.
- John Etchemendy: euskal jatorrikoa eta Stanfordeko Unibertsitateko errektorea.
- Hurst Hannum: Massachusettseko Tufts Unibertsitateko irakaslea Nazioarteko Zuzenbidean.
- Denis Haughey: John Humeren laguntzaile eta alderdikidea.
- John Hume: Irlandako Ostiral Santuko Hitzarmenean parte hartu zuen eta Bakearen Nobel Sariduna.
- William Kelly: artista eta humanista estatubatuarra.
- Raymond Kendall: Interpoleko idazkari orokorra izan zen.
- Frederik Willem de Klerk: Hegoafrikako presidente ohia eta Bakearen Nobel Sariduna.
- John P. Linstrot: Osloko International Peace Research Instituteko kidea.
- Christopher Mitchell: AEBetan gatazken ikerketen gainean irakasle emeritua.
- Nuala 0'Loan: Ipar Irlandarako lehen Polizia Ombudsmana[3] izan zen.
- Jonathan Powell: Erresuma Batuko Lehen Ministroa Tony Blair zenean Ministroen Kontseiluko burua.
- Albert Reynolds: Irlandako Errepublikako Taoiseach izana.
- Mary Robinson: Irlandako Errepublikako Irlandako Presidente ohia.
- Alan Smith: Ulsterreko Unibertsitatean UNESCOren "Bakerako Heziketa" katedraduna.
- Desmond Tutu artzapezpiku hegoafrikarra eta Bakearen Nobel Sariduna.
- Betty Williams: Irlandan egindako lanagatik Bakearen Nobel Sariduna.
Horiez gain Nelson Mandela Fundazioak[4] ere sinatu zuen; kasu honetan gehigarri batean dokumentua sortzailearen, hau da Mandelaren pentsamenduarekin bat egiten duela aipatzen da.
Ibilbidea
Dokumentua 2010eko martxoaren 29an Brian Currin hegoafrikarrak irakurri zuenetik Euskal Herriko eragileen artean iritzi eta erreakzio desberdinak jaso dira.
PSOE eta PPko kideek batez ere kontrako jarrera erakutsi dute; abiapuntua ezker abertzalearen mugimendu politikoak izatea eta konpromisoak ETAri bezala Espainiako gobernuari ere eskatzea ez zutuzten bat ere begi onez ikusi. Zenbait kasutan bitartekari lanean aritu baino "Batasunaren aholkulari lanak" egiten zituztela esatera heldu dira Rodolfo Ares edo Alfredo Pérez Rubalcaba, adibidez[5].
Aldiz, alderdi abertzale eta eragile sozial askoren partetik babes handia jaso du eta gatazkaren konponbiderako nazioartearen parte hartzea ezinbestekoa delakoan daude. Lokarrik Bruselako Adierazpenaren aldeko sinadura bilketa egin du[6].
ETAk bere irailaren 19ko agirian Adierazpena sinatu zutenei esker ona adierazteaz gain beraiekin «konponbide demokratikoak behar dituen urratsak» aztertzeko prestutasuna azaldu zuen[7]. Bere balioaz berriro ere erreakzio desberdinak jaso badira ere, etorkizun hurbilerako garrantzi handikoa izan daiteke agirian dakarrena eta Adierazpenaren sinatzaileek duten egitekoa.
Erreferentziak
- ↑ Euskaraz horrela deitua, kontuan izan ingelesez Declaration of Brussels, Brussels Declaration edo Brussels Agreement hiri honetan sinatu diren bestelako edukia duten zenbait ituni ere deitu izan zaiola.
- ↑ Idazkia Euskariaren webgunean.
- ↑ "Herriaren defendatzailea" edo "arartekoa", alegia.
- ↑ Fundazioaren webgunea
- ↑ Adierazpenak Paul Riosen blogean.
- ↑ Lokarriren webgunea.
- ↑ Albistea Berrian.